Pifano
Pifanoa edo piccoloa (italieraz flauto piccolo, "txirula txikia") zurezko haize instrumentua da, zehar txirula, oboea, klarinetea, fagota, saxofoia eta korno ingelesa bezala. Azpifamilia zehar txirularena du, azken hau bezala jotzen baita. Ez da mihi bakarrekoa, klarinetea eta saxofoia bezala, ezta mihi bikoitzekoa ere, oboea, korno ingelesa eta fagota bezala. Aldiz, mutur batean, zulotxo bat du, interpretatzaileak haizea bertatik bota dezan. Bere erregistroa, zehar txirularena baino altuago heltzen da.
Piccoloa eta margolaritza
aldatuEdouard Manet margolari frantsesak Piccolojolea izeneko margolana margotu zuen, 1866an. Bertan, ume bat dago, musika tresna hau jotzen.
Orkestra sinfonikoan
aldatuOrkestra sinfonikoetan agertzen den ohiko musika tresnetako bat da. Normalean, Piccolojole bakarra egoten da orkestretan, zuzendariaren ezkerraldean eta lau zehar txirulajoleen eskuinaldean.