Pianoarentzako 32. Sonata (Beethoven)

Pianoarentzako 32. sonata do txikian op. 111 Ludwig van Beethovenek idatzitako azken sonata da. 1820 eta 1822 artean idatzi zuen, eta Diabelliren vals baten gaineko 33 bariazioak eta opus 119 eta opus 126 bagatela bildumekin batera, pianoarentzat idatzitako azken lanetako bat da. Sonata honen bigarren mugimendua, Arietta deitua, batzuetan "sonatari agurra" deitua da.

Pianoarentzako 32. Sonata (Beethoven)
Jatorria
Sorrera-urtea1821
Argitaratze-data1823
Ezaugarriak
TonoaDo minor
Nori eskainiaArchduke Rudolf of Austria (en) Itzuli
Egile-eskubideakjabetza publiko
Bestelako lanak
MusikagileaLudwig van Beethoven

IMSLP: Piano_Sonata_No.32,_Op.111_(Beethoven,_Ludwig_van) Allmusic: mc0002365634 Edit the value on Wikidata
Sonataren jatorrizko partituraren portada.

Historia aldatu

Op. 111 sonataren sorrera aldatu

Beethovenek bere azken hiru sonatak diren op. 109, op. 110 eta op. 111ren plana 1820ko udan pentsatu zuen, Missa Solemnisean lanean ari zela. Alabaina, bere beste zenbait lanekin gertatu zitzaion bezala, 32. sonataren konposaketa prozesu luze eta konplexu bat izan zen, adibidez, allegro ed apassionato mugimenduko lehen gaiaren zirriborroak 1801-1802ko anotazioen kuadernoan aurki daitezkeelarik, bere Bigarren Sinfoniaren garai berekoak izango liratekeenak.

Anotazio hauek opus 111 lanaren azken egitura Beethovenek hasieran pentsatu zuenarekiko nabarmenki ezberdina zela dioten zantzuak adierazten dituzte. Bi mugimenduz beharrean, sonatak hiru izango zituen: horietako lehena 13. harizko laukotean erabiliko zen, eta, bigarrena, baztertua. Soilik hirugarren mugimendua aldatuko zen Maestosora.

Pianoari agurra aldatu

Aurretik aipatutako lanen salbuespenekin, opus 111 sonata da Beethovenek pianoarentzat idatzi zuen azken lana. Hala ere, 1827ko martxoan hil zen, lan hau amaitu zuenetik lau urte baino gehiagora. Tarte honetan Beethovenek lan garrantzitsuetan lanean jarraitu zuen, Bederatzigarren Sinfonia eta azken harizko laukoteetan kasu, baita sekula egingo ez ziren proiektuetan ere, bere Hamargarren Sinfonia eta Faustoren olerki dramatikoan oinarritutako opera baten adibidez. Baina, lan guzti hauetatik bakar bat ere ez da pianoarentzat, bere musika tresna gogokoena zena, baizik eta, orokorrean, arreglu instrumental eta koralentzat, bere ideia musikalak adierazteko boteretsuagoak ziruditenak.

Egitura aldatu

Opus 111 sonatak bi mugimendu ditu:

  • Maestoso: Allegro con brio ed appassionato
  • Arietta: Adagio molto, semplice e cantabile

Maestoso: Allegro con brio ed appassionato aldatu

Lehen mugimendua do txikian idatzitako allegro bat da, Appassionata sonata ezaguna oroitarazten duen sarrera bat aurretik duela. Mugimendua forma sonata ohikoa da, baina fugazko elementuak, elkarnahastutako gaiak eta ez ohiko berrerakusketa bat ditu.

Mugimendu honek 8 minutu inguruko iraupena du.

Sarrera aldatu

 
1.etik 3. konpasera: Lehen mugimendurako sarrera.

Sarrera, erritmikoa eta izaera grabekoa, do txikian idatzitako 8. sonataren antzekoa, fortean hasten da, jaitsitako zazpikoen motibo batekin. Jarraian, pianissimoan idatzitako pasaia kromatiko bat dator, dominantearen bidez lehen gaira daramana.

Erakusketa aldatu

Lehen mugimenduko lehen gaia, konpositorearen beste lan batzuetan bezala, oso sinplea den motibo batean oinarritua dago. Hau, oktaba paraleloetan aurkezten da pianoaren erregistro baxuan fortissimoan, eta, konpas batzuen ondoren, lehenik pianoan errepikatzen da, gorengo erregistroan bi oktaba lekualdatua, eta ondoren arinki aldatua eskuin eskuan, fuga eran.

13 konpasen ondoren, fuga amaitzen da bigarren gaia hasteko, motelagoa dena (meno allegro-adagio) eta modu nagusian. Hau laburragoa da lehen gaiarekin alderatuta (bost konpas baino ez).

Koda dator jarraian, aurretik entzundako gaietan oinarritua, motibo nagusia baxuan entzuten delarik eta la bemol nagusian amaituz.

Garapena aldatu

Lehen gaiaren motiboa laburki aipatuz, jarraian fuga bat eta erakusketako gaiei buruzko garapen armoniko bat datoz.

Arietta: Adagio molto, semplice e cantabile aldatu

Opus 111 sonatako bigarren mugimendua do nagusian idatzitako sei bariazio dituen gai bat da. Konpas nagusia 9/16 da, oso ez ohiko metrika mota honetako konposaketetan.

17 minutu inguruko iraupena du.

Gaia aldatu

Gai nagusia do nagusian eta 9/16ko konpasean idatzitako arietta bat da. Horietako bakoitzak zortzi konpas dituen bi esaldiz osatua dago, lau ahotsezko koro bat bezala garatua. Harmonia biziki sinplea da.

 
1.etik 5. konpasera: Arietta gaia

I. bariazioa aldatu

Lehen bariazioak, dolce eta sempre legato bezala adierazia, gaiaren tempoa mantentzen du.

 
17.etik 21. konpasera: Lehen bariazioa.

II. bariazioa aldatu

Bigarren bariazioak aurreko tempoa mantentzen du (L'istesso tempo), baita izpiritua ere (dolce eta sempre legato), baina konpasaren metrika 6/16ra aldatzen da. Jatorrizko motiboaren noten iraupena laburragoa da, eta erritmo eta harmoniaren aldaketak swinga eta, bereziki jazza aurreratzen ditu.

 
34.etik 37. konpasera: Bigarren bariazioa.

III. bariazioa aldatu

 
51.etik 53. konpasera: Hirugarren bariazioa

IV. bariazioa aldatu

 
68.etik 70. konpasera: Laugarren bariazioa.

V. bariazioa aldatu

Bosgarren bariazioa, mi bemolean, ezusteko forte baten ondoren hasten da. Zortzi konpaseko trillo bat da, honek irauten duen bitartean melodia ia bereiztezin bihurtzen delarik. Azkenik, baxuan gai nagusia agertzen da, do nagusi tonikan.

 
111.etik 115. konpasera: Bosgarren bariazioa

VI. bariazioa aldatu

 
134.etik 136. konpasera: Seigarren bariazioa

Diskografia aldatu


Aurrekoa
Pianoarentzako 31. Sonata
Beethovenen Pianoarentzako sonatak
1820-1822
Ondorengoa
Azkenekoa izan zen

Kanpo estekak aldatu