Pianoarentzako 30. Sonata (Beethoven)

Ludwig van Beethovenen pianoarentzako 30. sonata mi nagusian op. 109, 1820 eta 1822 artean idatzia, alemaniar konpositorearen sonata berantiarren artean lehena da.

Pianoarentzako 30. Sonata (Beethoven)
Jatorria
Sorrera-urtea1820
Argitaratze-data1821
Ezaugarriak
TonoaMi maior
Egile-eskubideakjabetza publiko
Bestelako lanak
MusikagileaLudwig van Beethoven

IMSLP: Piano_Sonata_No.30,_Op.109_(Beethoven,_Ludwig_van) Allmusic: mc0002365576 Edit the value on Wikidata
Bigarren mugimenduaren hasiera.

Op. 110 eta Op. 111k bezala, zenbait ezaugarri nabarmengarri ditu, egitura harmoniko aberatsen erabilera, kontrapuntu korapilotsuak, forma klasikoak zorrotz jarraitzea, eta lanaren pisua azken mugimendura pasatzea, tempo moderatoan idatzia eta beste mugimenduak baino luzeagoa dena.

18 minutu inguruko luzera du.

Mugimenduak aldatu

Opus 109ak hiru mugimendu ditu. Honakoak:

  • Vivace ma non troppo - Adagio espressivo - Tempo I
  • Prestissimo
  • Gesangvoll, mit innigster Empfindung (Andante, molto cantabile ed espressivo)

Vivace ma non troppo - Adagio espressivo - Tempo I aldatu

Lehen mugimendua, allegro-sonata forman, harrigarriki laburra da: 3 eta 4 minutu arteko iraupena du eta bere lehen gaiaren erakusketak bost segundu baino ez du irauten.

Prestissimo aldatu

Bigarren mugimenduak, mi txikian idatzia, lehen mugimenduari jarraitzen dio bere azken akordea joa izan baino lehen, aurretik, konpositoreak, esate baterako 13. sonatako bigarren eta hirugarren mugimendua lotzeko erabili zuen antzeko prozesu bat. Bere egitura forma sonatari dagokion arren, scherzo izaera eta kontrapuntu zatiak ditu.

Gesangvoll, mit innigster Empfindung (Andante, molto cantabile ed espressivo) aldatu

Azken mugimendua sei bariazio dituen gai bat da, bere oinarrizko tempoa konstante mantentzen delarik, bere abiadura eta birtuosismoa pixkana-pixkana konpasak azpibanatzean handitzen diren bitartean.


Aurrekoa
Pianoarentzako 29. Sonata
Beethovenen pianoarentzako sonatak
1820-1822
Ondorengoa
Pianoarentzako 31. Sonata

Kanpo estekak aldatu