Piérnigas Burgosko probintziako udalerria da, Burebako eskualdean dagoena.

Piérnigas
Espainiako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela eta Leon
Probintzia Burgosko probintzia
AlkateaVicente Díez Arnáiz (en) Itzuli
Izen ofizialaPiérnigas
Posta kodea09246
INEk ezarritako kodea09265
HerriburuaPiérnigas (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak42°35′24″N 3°24′46″W / 42.59°N 3.4127777777778°W / 42.59; -3.4127777777778
Map
Azalera13,4 km²
Altuera729 m
MugakideakQuintanabureba
Demografia
Biztanleria37 (2023)
−5 (2022)
alt_left 18 (%48,6) (%89,2) 33 alt_right
Dentsitatea3 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia947
Ordu eremuaUTC+01:00
MatrikulaBU
piernigas.blogspot.com

2004an 38 biztanle zituen.

Piernigas izenaren etimologiak eztabaida ugari sortu du: batzuen ustez, gaztelaniazko pierna (giza zangoa) izenetik dator; beste batzuen ustez, berriz, gaztelaniazko piorno zuhaixka izenetik. Bigarren teoria horren arabera, Piernigas izenak «piorno lurraldea» esan nahi du.

Historia

aldatu

Piernigas 1.066ko abuztuaren 26an jaio zen, eta horren lekuko Cid irabazlea izan zen, gainera Piernigasen eraikuntzan parte hartu zuten errege Sancho indartsu IIaren agente printzipalak eta ere Oñaren monasterioko abadea. Oñako abadea izan zen ahalmen erlijiosoa, kulturala eta ekonomikoa. Rojas, Quintanabureba eta Moscadero artean espazio zabala zegoen eta abadiari iruditu zitzaion espazio horretan herri bat eraikitzea, espazio hori onura ateratzeko. Espazio hori, Villaverde herrixka ondoan zegoen (herrixka hau zuntsitzen zenean, Piernigasera abiatzen ziren Villaverdeseko biztanleak).

Antso II.a Gaztelakoa erregearen onarpenarekin, Piernigas jaio zen abadengoko erresuman eta han egon zen XIX menderarte.

Herrian eraiki zuten eliz bat, "San Cosme eta San Damian" izenarekin, Oñako lekaiden ardurapenean. 1071.urtean, Sancho II baieztatzen du Piernigasen fundazioa.

Burebako zazpi koadrilatik Rojasen koadrilako herri bat zen Piernigas.

Piernigas herrian, 1843.urtean 40 etxe zeuden eta 97 biztanle.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau Gaztela eta Leongo geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.