Ireki menu nagusia

Philippe Jaroussky (Maisons-Laffitte, 1978ko otsailaren 13a) frantziar kontratenorea da.

Philippe Jaroussky
Philippe Jaroussky - Misteria Paschalia 2011 (1).JPG
Bizitza
Jaiotza Maisons-Laffitte1978ko otsailaren  13a (41 urte)
Herrialdea  Frantzia
Hezkuntza
Heziketa Goi Mailako Musika eta Dantza-Kontserbatorio Nazionala
Jarduerak
Jarduerak abeslaria, opera abeslaria eta musikaria
Jasotako sariak
Genero artistikoa opera
Ahots mota kontratenorra
Fach kontratenor
Musika instrumentua ahotsa
IMDb nm1678941
www.philippejaroussky.fr/

Musika ikasketak txikitan hasi zituen. Biolina eta pianorekin ondo moldatzen zen. Versailleseko kontserbatorioan sari bat eman zioten biolinarekin zeukan maila nabarmentzeko. Pianoarekin zaletu zen geroago baina ahotsarekin zeukan gaitasunak ekarri zion nazioarteko ospea.

Pizkunde eta Barroko musika interpretatzen nabarmendu da. Opera batzuetan ere parte hartu izan du. Pop musikan ere interpretazio batzuk egin ditu, esate baterko, 2016an David Bowieren "Always crashing in the same car" abestia grabatu zuen. Leonard Cohenen abestiren bat edo beste ere grabatu ditu.

2004-2017 urte bitartean hogei bat album grabatu eta argitaratu egin ditu.