Galanperna piriniar

Phaeolepiota aurea» orritik birbideratua)

Galanperna piriniarra (Phaeolepiota aurea) Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez kontsumitzea gomendatzen da. Ondo eder bat da, batez ere garatuta dagoenean, txapela Lepiota gisan irekia duenean. Espezie urria, babestu beharrekoa, Pirinioetan oso leku lokalizatuetan agertzen da.

Galanperna piriniarra
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAgaricaceae
GeneroaPhaeolepiota
Espeziea Phaeolepiota aurea
Maire, 1928
Mikologia
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Sininimoa:Pholiota aurea.

Deskribapena aldatu

Kapela: 5 eta 15 cm bitarteko diametrokoa, hasieran ia globo itxurakoa eta gero pixka bat zabaldu egiten da, titiarekin, eta ertza barrurantz okertua luzaroan. Azala okre kolorekoa, edo hori-urrekara kolorekoa du, eta gaztetan pikor txikiz estalia dago eta gero ile finez.

Orriak: Itsatsiak edo eskotatuak, zabalak, okre zurbil kolorekoak, baina denbora luzez oso zurbilak.

Orri eskotatuak: Oionera iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten orriak.

Hanka: Zilindrikoa, gehienetan polaina gisa estaltzen duen armilla batekin, eta, azkenik zabalgune baten bukatzen da, eraztuna da, eta gaztetan kapelaren ertzei lotuta egoten da. Kapelaren kolore berekoa eta hau ere pikortsua. Eraztunetik gora, oina zurixka da.

Haragia: Lodia, hasieran zuria, gero horixka kapelan eta zertxobait arrosa oinean, usain zianikoa du, almendra mikatza gogorarazten duena, eta zapore gogorra eta ez oso atsegina.[2]

Etimologia: Aurea epitetoa latinetik dator, urre kolorekoa esan nahi duen "aureus" hitzetik. Bere koloreagatik.

Jangarritasuna aldatu

Erdipurdiko jangarria.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Gymnopilus spectabilis delakoarekin. antzeko kolorea du, zuntzak ditu kapelan eta ez da oso ezkatatsua, taldeka ateratzen da, hildako egurretan (ez lurrean)[4]

Sasoia eta lekua aldatu

Udazkenean, batez ere leku goroldiotsuetan, bide bazterretan, asunetan, hostozabal eta koniferoen basoetan, baino gehiago koniferoetan.[5]

Banaketa eremua aldatu

Ipar Amerika, Eurasia, Ozeania.

Espeziearen egoera aldatu

Aranzadi Elkartearen arabera, galanperna piriniarra desagertzeko arriskuan dauden onddoen eusko-kantauriar Zerrenda Gorrian dago.[6] Azken urteotan mikologia adituek onddo batzuen beherakada kuantitatibo eta kualitatibo handia egon dela ohartarazi dute. Adituen esanetan, egoera honek hainbat eragile ditu, tartean klima aldaketa, pestiziden erabilera eta bilketa masiboak.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 244 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno.. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 157 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 309 or. ISBN 84-87997-86-4..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 172 or. ISBN 84-282-0865-4..
  6. Zerrenda Gorria, Aranzadi Zientzia Elkartea

Kanpo estekak aldatu