Petrus Ramus
Petrus Ramus (edo Pierre de la Ramée) (Cuts, Vermandois, 1515 - Paris, 1572ko abenduaren 26a) frantses filosofoa, matematikaria eta humanista izan zen. Arteetako ikasketak egin ondoren Aristotelesen aurkako bi obra idatzi zituen (1543, Dialecticae partitiones eta Aristotelicae anidmaversiones), biak Erregeren Kontseiluak kondenatu zituenak. U eta v bereiztea proposatu zuen, besteak beste. Henrike II.a erregeak kondena indargabetu zion 1547an, eta 1551. urtean, Lorrenako kardinalaren laguntzari esker, katedradun egin zuten Collège de France-n edo Frantziako Eskolan. Erreformari atxiki zitzaionean katedra utzi behar izan zuen. Amboiseko Bakeari esker berreskuratu zuen katedra (1563). Preslesko Eskolan hil zuten, San Bartolome egunaren bezperan (1572).
Petrus Ramus | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Cuts, 1515 | ||
Herrialdea | ![]() | ||
Heriotza | Paris, 1572ko Abuztuaren 26a (56/57 urte) | ||
Heriotza modua | giza hilketa: labankada | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Collège de France Nafarroako Ikastetxea | ||
Tesi zuzendaria | Johannes Sturm (en) ![]() | ||
Doktorego ikaslea(k) | Theodor Zwinger (en) ![]() Johannes Heurnius (en) ![]() | ||
Hizkuntzak | latina frantsesa | ||
Irakaslea(k) | Jacques Toussain (en) ![]() | ||
Ikaslea(k) | ikusi
| ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | filosofoa, matematikaria, logikaria, teologoa, idazlea, humanista, unibertsitateko irakaslea, itzultzailea eta matematikaria | ||
Lantokia(k) | Paris Heidelberg eta Lausana | ||
Enplegatzailea(k) | Heidelbergeko Unibertsitatea Q2983782 ![]() Collège de France (1551 (egutegi gregorianoa) - 1572 (egutegi gregorianoa)) | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Kalbinismoa |

Erreferentziak Aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Petrus Ramus |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.