Pierre Favre

Peter Faber» orritik birbideratua)

Pierre Favre (Villaret, Savoiako dukerria, Germaniako Erromatar Inperio Santua, 1506ko apirilaren 13a - Erroma, Aita Santuen Lurraldea, 1546ko abuztuaren 1a) santu, jesulagun eta teologo eta Jesusen Lagundiaren sortzaileetako bat izan zen.

Pierre Favre

apostolu

Bizitza
JaiotzaSaint-Jean-de-Sixt1506ko apirilaren 13a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaErroma1546ko abuztuaren 1a (40 urte)
Hezkuntza
HeziketaCollège Sainte-Barbe (en) Itzuli
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa, teologoa, apaiza eta erlijiosoa
Santutegia
Abuztuaren 1
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenaJesusen Konpainia

Find a Grave: 184328347 Edit the value on Wikidata

Savoiako dukerrian jaio zen nekazari familia batean eta umetan artzaina izan zen. Heziketa gutxi jaso zuen, baina oso oroimen ona zuen.

Apaiz batekin eta La Roche-sur-Foron eskolan ikasi ondoren, 1525ean Parisera joan zen ikasketak jarraitzera. Santa Barbarako ikastetxean sartu zen, Parisko Unibertsitateko zaharrena eta San Frantzisko Xabierrekin partekatu zuen ostatu. Bere espiritualtasuna garatu zen, herri-debozioaren, kristau humanismoaren eta Erdi Aroko eskolastikotasunaren konbinazio batek eraginda. Bera eta Xabier lagunak izan ziren eta Arteen maisutza jaso zuten 1530eko egun berean. Loiolako Inazio ere ezagutu zuen, eta hirurak Jesusen Lagundiaren sortzaileetakoak izan ziren.

Favre izan zen apaiztu zen lehena, 1534an. 1537an Venezian bildu eta Jesusen Lagundia sortu zuten. Erroman Paulo III.a Aita Santuaren esanetara jarri ziren. Aita Santuak behin baino gehiagotan bidali zuen Alemaniara predikatzera. Espainian eta Portugalen ere hainbat aldiz predikatu zuen.

1546an Aita Santuak Trentoko Kontziliorako aditu izendatu zuen. Espainiatik Erromara leher eginda iritsi eta San Inazioren besoetan hil zen.

Frantzisko aita santuak kanonizatu egin zuen 2013an.