Ireki menu nagusia

BizitzaAldatu

Libiar jatorriko britainiar industriari baten semea zen. Ingalaterran egin zituen ikasketak, Marlboroughen lehenbizi, eta Oxforden gero. Zoologia ikasi zuen, eta J. Z. Youngen ikasle izan zen. Ikasketak bukatuta, Zoologia eta Anatomia Konparatuko irakasle izan zen Londresko University Collegen, 1951n. Royal Societyko kide izendatu zuten 1960an, eta National Institute for Medical Researcheko lehendakari. Gerran erretako pertsonen larrua txertatzeko modua ikertu zuen, eta ikerketa horietan oinarri hartuta egin ziren, 1960ko hamarraldian, lehenengo giza organoen transplanteak. 1960an, Fisiologia eta Medikuntzako Nobel saria jaso zuen, Macfarlane Burnetekin batera, ehun txertatuen immunologia-tolerantziaren aurkikuntzagatik. Zaurietan ehuna osatzeko mekanismoa ikertu zuen, eta horrek sortzen zituen arazo immunologikoak. Orobat aztertu zituen zelulen hazkundea, zahartzea, immunitatea eta eraldatzea.

ErreferentziakAldatu