Peta Wilson

Peta Gia Wilson (Sydney, 1970eko azaroaren 18a) aktore eta modelo australiarra da[1]. La Femme Nikita telesailean Nikita protagonistaren rola betetzeagatik da ezaguna.

Peta Wilson
Peta Wilson face.jpg
Bizitza
Jaiotza Sydney1970eko azaroaren 18a (50 urte)
Herrialdea  Australia
Familia
Bikotekidea(k) Damian Harris
Jarduerak
Jarduerak telebista-aktorea, aktorea, modeloa eta zinema aktorea
IMDb nm0933959
petawilson.net…

BiografiaAldatu

Peta wilson Sydney hirian jaio zen. Gurasoak militarrak zituen eta hainbat urtez Papua Ginea Berrian bizi izan zen, aita bertara bidali baitzuten[2]. 1982an gurasoak banatu egin ziren.

Peta Wilson modelo lanetan hasi zen, Australian eta Europan, eta 1991n Los Angelesera joan zen aktore ikasketak egitera, Arthur Mendozarekin Actors Circle Theatren eta Tom Waitsekin TomKat Repertory Groupen. Bost urtetako ikasketetan paper txiki batzuk egin zituen filme independentetan. 1996an New Yorkera aldatzea pentsatu zuen aktore ikesketa berriak egitera baina La Femme Nikita telesailerako castinga egin zuen eta 200 aktoreren artean bera izan zen aukeratua. Nikita film frantsesaren arrakastaren ondorioz sorturiko telesaila izan zen[3].

Atal bakoitzak ordubete irauten zuen eta 22 atal grabatu ziren denboraldiko lau sasoietan zehar. Bosgarren denboraldian zortzi atal izan zituen. Estatu Batuetako eta Kanadako konpainien arteko elkarlana izan zen eta Toronto inguruan errodatu zen. Roy Dupuis, Don Francks, Alberta Watson eta Eugene Robert Glazer aktoreak izan zituen alboan. Bi aldiz jazo zuen Gemini Award sarietarako izendapena, baina ez zuen irabazi.

2000 urtean Mercy thiller erotikoan protagonista izan zen eta hurrengo urteetan hainbat telefilmetan hartu zuen parte. 2003an The League of Extraordinary Gentlemen filmean aritu zen, papera bete behar zuen Monica Bellucci ordezkatuz[3]. Arrakasta handia izan zuen filmak mundu osoan. 2006an Superman Returns filmean paper txiki bat izan zuen eta 2009an Beautiful film australiar independenteko protagonista izan zen. 2013an Liberator laburmetraiarengatik Cinerockom International Film Jaialdian emakumezko aktore onenaren saria jaso zuen.

FilmografiaAldatu

FilmeakAldatu

Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
1995 The Sadness of Sex Ametsetako neska
1995 Naked Jane Marissa
1996 Loser Alyssha Rourke
1997 One of Our Own Cpl. Jennifer Vaughn
2000 Mercy Vickie Kittrie
2003 The League of Extraordinary Gentlemen Mina Harker
2006 Superman Returns Bobbie-Faye
2007 Gardens of the Night Sarah
2009 Beautiful Sherrie
2010 Errand boy Genie laburmetraia
2011 Somewhere Tonight Neska berezia ahotsa
2012 Liberator Marla Criswell lburmetraia
2015 Dutch Kills Ladye Bishop

TelebistaAldatu

Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
1996 Woman Undone Receptionist telefilmea
1996 Strangers Martha atal bakarra
1996 Highlander Inspektorea atal bakarra
1997 Vanishing Point Motoan doan neska Telefilmea
1997-2001 La Femme Nikita Nikita 96 atal
2001 Other People Harriet Stone Telefilme pilotoa
2001 A Girl Thing Alex Mini-seriea
2002 Joe and Max Anny Ondra Telefilmea
2004 False Pretenses Dianne/Dee Dee Telefilmea
2005 Jonny Zero Aly 2 atal
2006 Two Twisted Mischa Sparkle atal bakarra
2009 Malibu Shark Attack Heather TV movie
2010 CSI: Miami Amanda atal bakarra
2012 The Finder Pope atal bakarra
2017 Michael Hutchence: The Last Rockstar Bere burua Dokumentala

ErreferentziakAldatu

  1. «Peta Wilson hot videos, photos and links» www.freeones.com Noiz kontsultatua: 2020-05-16.
  2. «Peta Wilson Biography (1970-)» www.filmreference.com Noiz kontsultatua: 2020-05-16.
  3. a b (Ingelesez) ¿Qué fue de… Peta Wilson? | el cine de El Cine de LoQueYoTeDiga. Noiz kontsultatua: 2020-05-16.

Kanpo estekakAldatu