Ireki menu nagusia

Kale historikoaAldatu

Perujuantxo kalearen izena 1630ko Udal Ordenantzetan agertzen da lehen aldiz. 1813ko hiri-hondamendiaren ondoren "Perujuantxo kale berria" izeneko kalea ireki zen. 1896ko apirilaren 28an Udalak "Perujuantxo kalea" izena eman zion.

Izenaren jatorriaAldatu

Nahiz eta zehatz-mehatz izenaren jatorria ez ezagutu, oinarri historikoak dituen hipotesia badago. Antza, pertsona baten izena zen Perujuantxo. Kontua da XVI. mendetik inguru horretan Juan Martinez de Oyanederren armarria zuen etxea zegoen. Berria horrela jaso zuen Joaquín Antonio de Camino y Orellana doktoreak (Donostia, 1754-Lugo,1819) bere hiriaren historian.[1] Beste historialari batek, Eugenio Llaguno, Noticias de los arquitectos y arquitectura de España liburuan, etxe horretaz hitz egin zuen baina jabearen izena desberdina da: Peru. Aipatutako idazlea zera dio: etxearen atarian inskripzio batek zera zion: "Pedro Martinez de Oyaneder me fecit,1530". 1630ean eginiko Ordenantzetan, bestetik, "Entrando por la callejuela y vanela que llaman de Perujuantxu y en todo por las espaldas de las casas principales de Peru..." esaten da. Datu horien arabera, pentsatzekoa da etxearen jabea Peru Juantxo de Oyaneder zela eta hortik kalearen izena.[2]

ErreferentziakAldatu

  1. Liburuaren izenburu osoa: Historia de San Sebastián Historia Civil-Diplomático-Eclesiástica Anciana y Moderna de la Ciudad de San Sebastián con Varias Noticias Particulares Pertenecientes a la Provincia de Guipuzcoa.
  2. http://www.donostia.org/calles.nsf/de162e902da422cbc1256b7a002ce5c4/584452e3713e6371c12570180051505c?OpenDocument

Kanpo loturakAldatu