Perugiako katedrala

Perugiako Duomoa» orritik birbideratua)

Perugiako katedrala Perugian (Umbria, Italia) dagoen eliza da, eta Laurendi deun martiriari eskainia dago (San Lorenzo italieraz). Italiako katedralekin gertatzen den bezala Duomo di Perugia ere esaten zaio, Perugiako Duomoa.

Perugiako katedrala
Kokapena
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Umbria
ProbintziaPerugiako probintzia
Italiako udalerriPerugia
Koordenatuak43°06′46″N 12°23′21″E / 43.1127°N 12.3892°E / 43.1127; 12.3892
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1345
Izenaren jatorriaLaurendi Erromakoa
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaRoman Catholic Archdiocese of Perugia-Città della Pieve (en) Itzuli
IzenaLaurendi Erromakoa
Arkitektura
ArkitektoaFra Bevignate (en) Itzuli
Estiloaarkitektura gotikoa
Ondarea
Webgune ofiziala

Ezaugarriak aldatu

Kanpotik, alboko fatxadako dekorazio geometrikoa nabarmentzen da, bi koloretako marmolarekin, non Bernadí de Siena predikatzen zuen espazio altu bat zegoen eskalinata baren uruan. Barrualdea gotikoa da, garaiera bereko hiru naberekin. Bitralak diseinu flamenkoetan inspiratuta daude[1].

Elizan kapera berezia du eta bertan gordetzen da Eraztun Santua, Perugiako erlikia preziatuena, Santo Anello deritzotena: ustez Josefek ezkontzan Andre Mariari eman zion eraztuna da[2].

1304–05 urteetako kardinal katolikoen konklabea hemen egin zen, eta Klemente V.a bertan aukeratu zuten aita santu.[3]

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «Cathedral of San Lorenzo | by Perugia OnLine» www.perugiaonline.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-04).
  2. (Ingelesez) La Madonna del Giorno (30 Luglio) – La “calata” del Sacro Anello Nuziale della Vergine Maria, Cattedrale di San Lorenzo, Perugia, Italia | www.immaculate.one. 2021-07-29 (Noiz kontsultatua: 2022-05-04).
  3. Baumgartner, Frederic J. 2003. Behind Locked Doors: A History of the Papal Elections. Palgrave Macmillan. ISBN 0-312-29463-8. Pàg. 48, 49.

Kanpo estekak aldatu