Pertzentil

Datu-multzo ordenatu baten heinaren baitako balio bat, multzoa bitan banatzen duena halako moduan non haren azpitik balioen portzentaje jakin bat gelditzen baita. Esate baterako, 75. pertzentilaren azpitik datuen % 75 gelditzen da.
Sakontzeko, irakurri: «Koantil»

Estatistikan, pertzentilak edo zentilak 100-koantilak dira, eta beraz, datu multzoa edo banaketa 100 zati berdinetan banatzen dute. Beraz 99 pertzentil daude: P1,..., P99 (lehenengo, ...,laurogeita hamargarren pertzentila). Adibidez, P12 pertzentiletik behera datuen %12 dago eta hortik gora datuen %88.

Pertzentilak kalkulatzeko ariketa.
Bideo hau Jakindun elkarteak egin du. Gehiago dituzu eskuragarri euren gunean. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen.

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu