Pertsonen Aurkako Minen Debekurako Nazioarteko Kanpaina

Minak Debekatzeko Nazioarteko Kanpaina (International Campaign to Ban Landmines - ICBL ingelesez) pertsonen kontrako minak eta barreiatze-bonba debekatzeko lan egiten duten 70 herrialdetan dagoen sare globala da.

Pertsonen Aurkako Minen Debekurako Nazioarteko Kanpaina
Datuak
Motanazioarteko erakundea
Agintea
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1992
Sortzailea
Jasotako sariak
webgune ofiziala
Twitter: minefreeworld Edit the value on Wikidata

Historia aldatu

Koalizioa 1992an eratu zen, sei erakundek (Human Rights Watch, Medico International, Handicap International, Physicians for Human Rights, Vietnam Veterans of America Foundation eta Mines Advisory Group) batera lan egitea erabaki zutenean minak debekatzeko. Egun 1.400 erakunde inguru biltzen ditu, tokian, estatuan eta nazioartean pertsonen kontrako minekin amaitzeko lan egiten dutenak. Horien artean, emakumeen, haurren eta gerrako beteranoen interesak babesten dituzten lan-taldeak eta erakundeak daude, baita giza eskubideen aldeko talde laiko eta erlijiosoak ere.

Hasieratik, Jody Williams kanpainaren buru eta bozeramaile bihurtu zen, Diana Galeskoaren babesarekin.

Ottawako Hitzarmena aldatu

1997an, kanpainan bildutako erakunde, Nazio Batuen agentziek, gobernuek, komunitateek eta gizarte zibilak lehen helburua lortu zuten: Ottawako Ituna sinatzea, minak erabiltzea debekatzen duena. Itunak arrakasta izan arren (156 herrialdek sinatua), Estatu Batuak, Txinako Herri Errepublika edo Errusia bezalako nazio garrantzitsu batzuek oraindik ez dute sinatu.

 
Urdinez, Ottawako Ituna sinatu duten estatuak.

Urte berean, Kanpaina bera eta haren erakunde nagusia, ICBL, eta Jody Williams, garai hartako koordinatzailea, Bakearen Nobel Saria jaso zuten.[1]

Sariak eta Aitortzak aldatu

1997ko Bakearen Nobel Saria

Erreferentziak aldatu

  1. Anti-land mine activists win Nobel Peace Prize 10 de octubre de 1997. Nota de prensa en CNN, 10 de octubre de 1997 (en inglés)

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu