Pertseo (K.a. 212 - K.a 165), antzinako Mazedoniako azken erregea izan zen, eta baita Antigonatarren dinastiako azkena ere. K.a. 179 urtean hasi zuen erregealdia, bere aita Filipo V.a hil zenean.

Pertseo Mazedoniakoa

strategos

Bizitza
JaiotzaPella, K.a. 212
HeriotzaAlba Fucens (en) Itzuli, K.a. 166 (45/46 urte)
Familia
AitaFilipo V.a Mazedoniakoa
AmaPolycratia of Argos
Ezkontidea(k)Laodice V (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaAntigonid dynasty (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Jarduerak
Jarduerakmilitarra
Perseo erregearen irudia antzinako txanpon batean

Pertseo hasieratik saiatu zen Erromak Mazedoniaren gain zuen botere eta jabetza desagerrarazten, eta erreinua berriz independentea eta burujabea izan zedin saiatu zen. Horretarako Pergamoko Eumenes II.aren kontrako konplot bat antolatu zuen, hau erromatarren aliatu lehiala izaki. Bere asmoak agerian geratu ziren, ordea, eta Erromak gerra deklaratu zion Pertseori. Legio erromatarrek mazedoniar falangeak garaitu zituzten Pidnako gudan (K.a 167 urtean), eta honek mazedoniaren okupazio eta zatiketa ekarri zuen. Erreinua lau lurraldetan banatua izan zen, hauetariko bakoitza Erromari menpeko zelarik, eta beraien arteko harremanak debekatuak izan zitzaizkielarik.

Bere porrotaren ondoren, Pertseo Kabirosgo santutegira erretiratu zen, Samotrazian, eta azkenik erromaren aurrean errenditu zen. K.a. 178 urtean Laodizearekin, Siriako Seleuko IV.aren alabarekin, ezkondu zen.

Pertseoren seme Filiporen lekua hartuz, Andrisko (Pseudo-Filipo ere deitua) erromaren aurka altxatu zen. K.a. 148 urtean Kinto Zezilio Metelo militar erromatarrak garaitu zuen.

Kanpo estekak aldatu