Perovskita egitura zenbait materialek duten egitura mota bat da, kaltzio titanio oxidoak (CaTiO3) duenaren parekoa dena. Bere formula orokorra XIIA2+VIB4+X2−3 da, oxigenoa aurpegien erdian izanik. Perovskiten izendapena izen bera duen mineraletik dator. Mineral hori Ural mendietan aurkitu zuen lehen adiz Gustav Rose ikertzaileak, 1839an, eta Lev Perovski errusiar mineralogoaren ohorez eman zion izena.

Ezaugarriak aldatu

Perovskitek, beren egiturarengatik ezohiko propietateak dituztenez, interes handiko materialak dira. Gaur egungo garapen teknologikorako eta etorkizuneko eskaera sozialak asetzeko ikerkuntzan perovskitazko materialak interes eta aplikazio asko dituzte: laserretan, elektrodo katalitikoetan, eguzki zeluletan eta memoriazko gailuetan (ordenagailuetan) erabiltzen hasi dira.[1]

 
Perovskiten ABO3 estruktura ezkerrean A katioia gelaxkan zentratua eta eskubian B katioia gelaxkan zentratua.

Perovskitek ABO3 egitura dute non A eta B metalak diren eta O oxigenoa den. Oxigenoa duten perovskitak oso ohikoak izan arren fluorrezko (KNiF3) eta metalezko perovskitak ere badaude. Normalean A bolumen handiko katioi bat izaten da eta B tamaina txikiagoko katioia.[2] Kristaletan polarizazio egonkor bat aurkitzen da, dipoloak daude kristal barnean. Honek material ferroelektrikoak (eremu elektriko baten menpe ioiak mugitzea, fenomeno itzulgarria eremu magnetikoa kentzean) eta piezoelektrikoak (efektu bera eremu magnetiko baten menpe jarri ordez presiopean jarriz) izatea eragiten du. Ondorioz energia mekanikoa energia elektrikoan bilakatzen dute eta alderantziz. Horregatik aplikazio asko dituzte: mikrofonoetan, itsaspeko sonarretan, bibrazio sentsoreetan, ultrasoinuen transduktoreetan, bozgorailuetan, etab.

 
KNiF3 perovskita kubiko primitiboa eta KCuF3 perovskita tetragonal primitiboa.

Erreferentziak aldatu

  1. F.Lindberg “Studies of Oxygen Deficient Complex Cobaltates with Perovskite Related Structures.” Doctoral thesis in Structural Chemistry, Stockholm (2006) Pág: 6.
  2. E. Gutiérrez Ríos, “Química Inorgánica”, Reverté (2a ed. Rev.) (1988). Pág: 738.

Kanpo estekak aldatu