Peplomero
Peplomeroa birus baten kapsidan edo enboltura birikoan dagoen glukoproteina da[1]. Protrusio hauek zelula ostalariaren errezeptore zehatz batzuetara lotzen dira, eta beharrezkoak dira bai ostalariaren espezifikotasunerako zein infekziorako gaitasunerako.
Bakteriofago batzuen isatsaren zuntzak, bereziki T4 motako fagoenak, peplomero eraldatuak dira.
Erreferentziak
aldatu- ↑ «peplomer» The Free Dictionary (Noiz kontsultatua: 2020-03-14).