Merira Pepi edo Pepi I.a, Egiptoko VI. dinastiako hirugarren faraoia izan zen, eta, Jürgen von Beckerathen arabera, K.a. 2310etik K.a. 2260 arte gobernatu zuen.

Pepi I.a

Faraoi

K.a. 2295 - K.a. 2250
Userkara - Merenra I.a
Bizitza
JaiotzaK.a. XXIV. mendea
HerrialdeaAntzinako Egipto
Egiptoko Antzinako Inperioa
HeriotzaK.a. 2250 ( urte)
Hobiratze lekuamortuary complex of Pepi I (en) Itzuli
Familia
AitaTeti
AmaIput
Ezkontidea(k)Inenek Inti (en) Itzuli
Nedjeftet (en) Itzuli
Ankhesenpepi I (en) Itzuli
Ankhesenpepi II (en) Itzuli
Nubwenet (en) Itzuli
Seme-alabak
LeinuaEgiptoko VI. dinastia
Jarduerak
Jardueraksubiranoa

Find a Grave: 49072684 Edit the value on Wikidata

Merira bezala agertzen da Abidoseko Errege Zerrendan, eta Pepi bezala Saqqarakoan. Turingo Errege Kanonak, hogei urteko erregealdia ematen dio. Manetonek, Fios deitzen du, eta 53 urteko erregealdia ematen dio, Sexto Julio Afrikanoren arabera.

Bizitza aldatu

Bere tronuratzea, ez da bere aita Teti hil eta berehala gertatzen, hau, Manetonen arabera, erahila izan zelarik. Historialariak ez daude Userkarak oinordekotzan bete zuen paperari buruz ados, Tetiren heriotza eta Pepiren iritsieraren artean tronua hartzen duen pertsonaia izan zena.

Beharbada, Pepiren adin txikitasuna, honi tronua kentzeko probesten duen usurpatzaile bat da. Batzuk, hala ere, Iput erregina amak aukeratutako elkargobernari bat izatearen hipotesia proposatzen dute, gatazkarik gabeko bitartekotza bat bermatzeko, oinordeko printzea, boterea erabili ahal izateko adinera iristen den bitartean.

Pepi, jarraian, Abidoseko nomo gobernaria zen Juiren bi alabekin ezkondu zen. Hauekin, faraoiak izango ziren bi seme izan zituen: Ankhesenpepirekin Merenra I.a eta, Ankhesenpepi II.arekin, Pepi II.a.

Errege grinatsua eta egitasmo abiarazlea, mende erdi baino gehiagoz gobernatu zuen. Testuren batzuk, erregearen emazteetako bat, Amtes, zegoen bere aurkako konspirazio bat deskribatzen dute. Huts egin zuen, eta, Pepik, kontu hau, Ueniri eman zion.

Barne politika aldatu

 
Pepi I.aren estatua eskeintzaria

Pepi I.aren erregealdiak, Egiptok, Antzinako Inperioaren garaitik zuen garai egonkorrarekin hausterik ez du adierazten. Ministro baliotsu eta eraginkorrez lagundurik, Ueni ospetsua kasu, bere biografia, Abidoseko bere hilobian utzi ziguna, faraoiak, bere herriari, segurtasuna eta oparotasuna eskaintzen asmatzen du.

Hala ere, Pepi I.aren garaian, goi funtzionario probintzialen boterea eta autonomia gehitu zen, Egiptoko V. dinastian hasitakoa. Kargu garaiak, bereziki nomo gobernarienak, euren onuradunen presiopean, hereditario bihurtzeko joera dute.

Erregearen boterearen aurrean, gorantza zihoan funtzionario garaien leinuen pisu politikoa, Pepi I.aren ezkontzarekin marraztua dago, Egipto Ertainaren gaineko bere boterea sendotzeko, Abidoseko noble boteretsua zen Juiren bi alabekin ezkondu zena. Honen semea, Dyau, Pepi II.aren chatya izango zen.

Gainera, Pepi I.ak, herrialdeko instituzio erlijioso handi batzuri, erregeari zergak ordaintzetik libre uzten dituen inmunitate pribilegioak eman behar dizkie. Mota honetako errege dekretuak, oso indartsu bihurtzen ari ziren tokiko botereen presiopean aldarrikatuak, Pepi I.aren ondorengoengan ugaldu egingo ziren, faraoiaren autoritatea biziki ahulduz.

Kanpo politika aldatu

Egiptotik kanpo, erresumaren iparrekialdeko muga, Sinai eta Palestina hegoaldean mehatxatzen duten beduino tribuak ziren Aamutarren aurkako zenbait espedizio militar antolatu ziren.

Erresuma eta atzerriko herrialdeen (Nubia, Biblos) arteko merkataritza harremanak, oso onak izaten jarraitzen dute. Pepi I.ak, kanpainak antolatuko ditu, ez soilik toki hauetara, baizik eta Eblara, Sirian ere helduko direla.

Bere garaiko testigutzak aldatu

 
Pepi I.aren eseritako estatua, erregearen Heb Seda ospatzen.

Eraikinak aldatu

Dekretuak aldatu

Espedizioei buruzko idazkunak aldatu

  • Idazkuna Uadi Magharan
  • Zenbait idazkun Uadi Hammamaten, erregearen lehen Heb Seda aipatzen.
  • Espedizio idazkuna Hatnuben, bere erregealdiko 25. urtean datatua, erregearen lehen Heb Seda aiapatuz.
  • Nefersahor izena daraman idazkuna Tumasen (Nubia)

Estatuak aldatu

  • Hierakonpolisen aurkitutako kobrezko estatua
  • Erregearen eskaintza estatuatxoa (Brooklyn Museum)
  • Erregearen eseritako estatuatxoa (Brooklyn Museum)


Aurrekoa
Userkara
Egiptoko faraoia
Egiptoko VI. dinastia
Ondorengoa
Merenra I.a