Pepe Carrol

telebista aurkezle espainiarra

José Arsenio Franco Larraz, ezizen artistikoz Pepe Carrol (Calatayud, Zaragozako probintzia, 1957ko irailaren 19a - Zaragoza, 2004ko urtarrilaren 5a), espainiar ilusionista eta telebista aurkezle bat izan zen.

Pepe Carrol
Bizitza
Izen osoa José Arsenio Franco Larraz
Jaiotza Calatayud1957ko irailaren 17a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Zaragoza2004ko urtarrilaren 5a (46 urte)
Hobiratze lekua Torreroko hilerria
Heriotza modua berezko heriotza: miokardio infartu akutua
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak telebista aurkezlea
Jasotako sariak
Izengoitia(k) Pepe Carrol

IMDB: nm1408454 Find a Grave: 8250669 Edit the value on Wikidata

1980ko hamarkadan Por Arte de Magia, Magia Potagia (1987) eta Luna de Verano (1990) telebista saioetan parte ahrtu zuen, hamarkada horren amaieraldera Un, dos, tres... responda otra vez lehiaketa ezagunean magia ikuskizunak emateagatik ospetsu bilakatu zen. 1990eko hamarkadan ospe hori mantendu zuen, Genio y figura (1994), Encantada de la vida eta Sorpresa, sorpresa saioetan agertuz. Gainera, Vaya nochecita (1995) eta Aquí no hay quien duerma (1995-1996) saioak ere aurkeztu zituen. Ondoren, antzoki eta diskoteketan magia ikuskizunak eskeintzera itzuli zen.