Pentaedro
Bost aurpegiko poliedroa. Bi motatakoak daude, batzuek 5 erpin eta 8 ertz dituzte eta besteek 6 erpin, eta 9 ertz dituzte
Geometrian, pentaedroa bost aurpegi dituen poliedroa da. Bi motatakoa izan daiteke:
- lauki formako aurpegi bat eta triangelu formako lau aurpegi dituena; hau da, piramide bat, erregularra edo irregularra oinarriaren arabera.
- lauki formako alboko hiru aurpegi eta albokoak ez diren triangelu formako bi aurpegi dituena; hau da, prisma triangeluar bat, enbor bat edo beste mota bateko piramide moztu bat.
Ez dago pentaedro erregularrik; hau da, ez dago bost aurpegiko solido platonikorik.
Pentaedroen bi adibide:
Izena | Irudia | Erpinak | Ertzak | Aurpegiak | Aurpegi motak |
---|---|---|---|---|---|
Piramide karratua | ![]() |
5 | 8 | 5 | 4 triangelu 1 karratu |
Prisma triangeluarra | ![]() |
6 | 9 | 5 | 2 triangelu 3 karratu |
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) Weisstein, Eric W.: "Pentahedron" MathWorld-en.