Pembrokeshire kostaldeko ibilbidea

Pembrokeshire kostaldeko ibilbidea (galeseraz Llwybr Arfordir Sir Benfro eta ingelesez Pembrokeshire Coast Path edo Pembrokeshire Coastal) Galesko hego-mendebaldeko Pembrokeshire konderriaren kostaldea zeharkatzen duen ibilbidea da, National Trails erakundeak diseinatua dagoelarik. 1970an ireki zen eta 299 kilometro luze ditu, horietako asko itsaslabarren gain doazelarik, denera 11.000 metroko gora-beherak dituelarik. Lekurik garaiena Pen yr afr da (175 m.), eta baxuena berriz, Sandy Haven pasabidea (itsas mailatik 2 metro azpira).

Pembrokeshire kostaldeko ibilbidearen bi muturrak.

Ibilbidearen hegoaldeko hegoaldeko abiapuntu edo helmuga Amroth udalerrian dago eta iparraldekoa Poppit Sands herrixkan, St Dogmaels udalerritik hurbil.

Ibilbide hau Galesko kostaldeko ibilbidearen zati da, denera 1.400 kilometro dituen eta Chepstow eta Queensferry udalerrien artean hedatzen den ibilbide luzea.

Iruditegia aldatu

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

51°52′06″N 5°10′50″W / 51.8684°N 5.1805°W / 51.8684; -5.1805 (Pembrokeshire Coast Path)