Pello Errota Sariketa

Asteasuko bertsolari txapelketa

Pello Errota Sariketa Asteasun bi urtetik behin jokatzen den bertsolarien txapelketa bat da. Herriko Pello Errota bertsolari ezagunaren izena darama eta Harituz Bertsozale Taldeak antolatzen du.[1]

Pello Errota Sariketa
Motatxapelketa
Indarraldi2018 - 
KokalekuAsteasu

Egitura

aldatu

Finala Asteasun jokatzen da eta aurretik bi finalerdi izaten dira, Tolosaldeko herrietan jokatzen direnak. Bertso onenaren Mikaela Elizegi saria ere ematen da.[2]

Historia

aldatu

2018an antolatu zen lehenengo aldiz. 12 bertsolarik hartu zuten parte eta bi finalerdi eta finala izan zuen. Eneko Lazkoz nafarra izan zen irabazlea. 2020an izan zen bigarren ekitaldia eta 2023an hirugarrena.

Palmaresa

aldatu
Urtea Irabazlea Bertsorik onena Saioen kokapena
2018[2] Eneko Lazkoz Eneko Lazkoz Zizurkilen, Anoetan eta finala Asteasun
2020[3] Amaia Iturriotz Iñigo Izagirre Iruran, Abaltzisketan eta finala Asteasun
2023[4] Jexux Mari Irazu Eñaut Martikorena Berrobin, Ikaztegietan eta finala Asteasun

Erreferentziak

aldatu
  1. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Pello Errota Bertso Sariketa (1. 2018) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2024-11-18).
  2. a b «Eneko Lazkozentzat Pello Errota sariketako txapela eta Mikaela Elizegi saria» bertsoa.eus (Noiz kontsultatua: 2024-11-18).
  3. Otamotz. (2020-12-28). «Amaia Iturriotz urretxuarrak Pello Errota bertso sariketa irabazi du» Otamotz (Noiz kontsultatua: 2024-11-18).
  4. «Jexux Mari Irazuk eraman du III. Pello Errota sariketa - Asteasu» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2024-11-18).

Kanpo estekak

aldatu