Peio Azketa

margolari nafarra
Pello Azketa» orritik birbideratua)

Pello Azketa Menaya (Iruñea, Nafarroa, 1948ko apirilaren 13a) nafar margolaria da. Iruñeko Arte eta Lanbide Eskolan ikasi zuen 1966tik 1968ra, eta 1974an egin zuen bere lehenengo bakarkako erakusketa. Orduz gero maiz erakutsi du bere lana bakarka, besteak beste Nafarroako Aurrezki Kutxaren Kultura Gelan, Iruñean (1975), Gasteizko Arte Eder Galerian (1976), Bilboko Mikeldi galerian (1977), Iruñeko Zitadelako Arte Galerian (1982), Bilboko Artederren (1983), Iruñeko García Castañón Aretoan (1985).

Peio Azketa
Bizitza
JaiotzaIruñea1948ko apirilaren 13a (76 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmargolaria

1975ean, Gasteizen eta Sevillan eratutako erakusketa bitan, hamarraldi hartan Iruñean lanean ziharduten hainbat margolariren lanak aurkeztu ziren. Pello Azketaren margolanekin batera, besteak beste, Mariano Royo, Pedro Salaberri, Pedro Manterola, Javier Morrás edota J. Antonio Eslabaren lanak aurkeztu ziren. Urtebete lehenago, 1974an, José María Moreno Galván Triunfo aldizkarian idatzitako artikulu batean hasi zen "Escuela de Pamplona" izena zabaltzen, garai hartan Iruñean lanean ari zen artista taldea izendatzeko, eta urteek aurrera egin ahala finkatu egin da deitura hori. 1995ean, Iruñeko Planetarioak talde horri eskainitako erakusketa antolatu zuen, belaunaldi horren ekarpena berraztertu nahirik, eta ondoren ere egin izan da talde haren lana bildu duen erakusketarik.

Erreferentziak aldatu