Peliade edo Peliadeak, greziar mitologian, Peliasen alabei orotara eman zitzaien izena da. Peliadeak, Jasonen mitoarekin lotuta daude eta euren aitaren nahi gabeko hilketaren errudunak dira, Medeak, trikimailu baten bidez engainaturik. Medeak birgaztetze mito bat erakusten die, ahari zahar bat txikitu, pertz batean sartu eta ahari gazte bat aterata engainatuz. Euren aitarekin gauza bera egingo zutela usteta, txikitu egin zuten. Peliadeak Mantinean Arkadian babestu ziren, euren aita nahi gabe hil ondoren.

Euripidesek, bere lehen tragedietako bati "Peliadeak" izenburua jarri zion, Dionisiarretan K. a. 455. urtean aurkeztu zuen tragedia. Baina ez zuen irabazi.

Kanpo estekak aldatu