Pelendur, Tolkienen legendariumean eta Eraztunen Jaunaren Eranskinetan, Ondoher erregearen seneskala da. Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1879. urtean jaio zen. Bere aita zein den ez da ezagutzen, baina, edonola ere, Hurinen leinukoa da, erregeek, euren seneskalak, familia horretako partaideen artean aukeratu baitzituzten. Pelendurretik abiatuta, seneskaltza, hereditarioa izango zen.

Gondor gobernatu zuen Ondoherren heriotza eta Eärnil II.aren tronuratze arteko erregearte garaian (Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1944-1945). Han, aktiboki parte hartu zuen Arveduiren Aldarrikapenari aurka egin zion Gondorreko kontseiluan.

Eärnil II.aren erregealdian, seneskal izaten jarraitu zuen eta Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1998an hil zen. Bere oinordekoa, bere seme Vorondil "Ehiztaria" izan zen.


Aurrekoa
Ez da ezagutzen
Gondorreko Seneskala
Eguzkiaren Hirugarren Aroko 19?-1998
Ondorengoa
Vorondil

Kanpo estekak aldatu