Peio Monteano

euskal idazle, historialari eta soziologoa
Peio Joseba Monteano Sorbet» orritik birbideratua)

Peio Joseba Monteano Sorbet (Atarrabia, 1963) euskal idazle, historialari eta soziologo bat da. Soziologiako zein Geografia eta Historiako lizentziapena jasota, 1994an UNEDen Lizentziatura Sari Nazionala jaso zuen. 1999an Doktoretza lortu zuen NUPn. Ezaguna da Erdi Aroko eta Aro Modernoko Nafarroari buruzko saiakerak argitaratzeagatik, bereziki, garai hartako testuinguru politiko, historiko eta kulturala aztertzen dutenak, baina garai hartako euskarari buruzko saiakerak ere idatzi ditu. Gaur arte, lan guztiak gaztelaniaz idatzi ditu.

Peio Monteano
Bizitza
JaiotzaAtarrabia eta Atarrabia, 1963 (60/61 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hezkuntza-mailaGoi-mailako teknikaria
Doctor of Historical Sciences (en) Itzuli
soziologoa
TesiaNafar landatar mundua XV eta XVI. mendeetan: nekazalgoa
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea, idazlea, historialaria eta soziologoa
Enplegatzailea(k)UNED
Euskal Herriko Unibertsitatea
Nafarroako Errege Artxibo Nagusia  (2007 -
Jasotako sariak
monteano.com

Biografia aldatu

1994an UNEDen Lizentziatura Sari Nazionala jaso zuen. Bere doktoretza-tesia egin zezan, Eusko Jaurlaritzak beka bat aitortu zion lau urtetarako eta hala, El mundo rural navarro en los siglos XV y XVI: el campesinado (euskaraz, Nafar landatar mundua XV eta XVI. mendeetan: nekazalgoa) doktoretza-tesia gauzatu ahal izan zuen. Monteanok berriz ere beka bat jaso zuen 2002 eta 2004 urteen artean, ikerlari jardunean trebatu zedin eta horri esker, Espainia, Portugal, Alemania, Frantzia, Erresuma Batua, Polonia eta Estatu Batuetako liburutegi eta artxiboetan lan egin ahal izan zuen. UNEDen eta Euskal Herriko Unibertsitatean irakasle aritu da. 2007tik aurrera ordea, Nafarroako Errege Artxibo Nagusian goi-mailako teknikaria da.

Bibliografia aldatu

Idatzitako lan asko bere sorterriaren inguruko herrietako eta orokorrean, Nafarroako historiari buruzkoak dira. Horren adibide ditugu:

  • El Señorío de Arre (1992)
  • Investigaciones sobre la historia de Villava (1994)
  • La Villava del Renacimiento (2004)
  • Cintruénigo durante `El esplendoroso siglo XVI´ (2008)
  • Pamplona 1423. El rey, la ciudad y el euskera (2023)

Nafarroako historian berebiziko interesa ipini du eta herrialdearen historiaren zati zehatzen inguruko lan luzeak idatzi ditu:

  • Los navarros ante el hambre, la peste, la guerra y la fiscalidad. Siglos XV y XVI (1999)
  • La Ira de Dios. Los navarros en la Era de la Peste (1348-1723) (2002)
  • Un enemigo mortal e invisible. Los navarros en la Era de la Peste (1348-1723) (2020, berrargitalpena)
  • Vasconia en los siglos oscuros. De la caída de Roma al reino de Pamplona (409-905) (2023)

Bestalde, XIV, XV eta XVI. mendeetan Nafarroak zuen biztanleriari buruzko zientzia-artikulu ugari idatzi ditu. Horretaz gain, Nafarroako konkistari buruzko lan ugari ere argitaratu ditu, zientzia-artikulu moduan zenbait, baina esanguratsuenak hurrengo zazpi liburuak dira:

  • La Guerra de Navarra (1512-1529), crónica de la conquista española (2010)
  • De Noáin a Amaiur (1521-1522), el año que decidió el futuro de Navarra (2012)
  • Dos destinos para un reino. Navarra de 1522 a 1529 (2012)
  • Amaiur 1522. Los navarros que defendieron el reino (2018)
  • Las victorias de los vencidos. La resistencia navarra a la conquista española (1512-1527) (2019)
  • Noain 1521. El fin del principio (2020)
  • La conquista de Hondarribia. Entre España, Navarra y Francia (1521-1524) (2021)
  • Jaime Vélaz, el capitán de Amaiur (2022)

Azken urteetan aldiz, ikerketa soziolinguistikoan barneratu da. Euskara izan du ardatz, eta Erdi Aroan eta Aro Modernoan izan zuen papera ikertzeaz arduratu da, besteak beste. Horren adibide dira hurrengo lanak:

  • El iceberg navarro. Euskera y castellano en la Navarra del siglo XVI (2017)
  • Navarrorum. Dos mil años de documentos navarros sobre el euskera (2018)
  • La lengua invisible. El euskera en la corte y en la Ribera de Navarra en el siglo XV (2019)

Kanpo estekak aldatu