Ireki menu nagusia

Peio Irujo Elizalde (Biarritz, 1940 - Iruñea, 2008ko irailaren 7a) nafar politikari abertzalea izan zen, hasieran jelkide eta gero Eusko Alkartasunakoa. Manuel Irujo osaba eta Mikel Irujo semea izan zituen.

Peio Irujo
Bizitza
Jaiotza Biarritz, 1940
Herrialdea  Lapurdi, Euskal Herria
Heriotza Iruñea2008ko irailaren 7a (67/68 urte)
Familia
Ezkontidea(k) Arantzazu Ametzaga  (1965 -  2008)
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euzko Alderdi Jeltzalea
Eusko Alkartasuna

ErbesteaAldatu

1940an jaio zen Eusko Jaurlaritzak Biarritzen zuen ospitalean[1] gurasoek frankismotik ihes egin zutelako. Gero, familia Venezuelara joan zen eta bertan, 1965ean Arantzazu Ametzaga ezkondu zuen.

Venezuelan kazetari moduan lan egin zuen, "Txalupa" (Radio Euskadi) irratian eta beste hedabideetan. Venezuelan ere EAJn sartu zen.

ItzuleraAldatu

1970eko hamarkadaren amaieran, Nafarroara itzuli eta Napar Buru Batzarreko presidente eta Euskadi Buru Batzarreko kide izanda. 1967ko Aberri Egunean parte hartu zuen.[2]

1986an Eusko Alkartasuna sortu eta alderdi horretara pasa zen, 2003 eta 2007 artean burukide izanda.

ErreferentziakAldatu