Peggy Ashcroft

aktore britainiarra

Peggy Ashcroft (Croydon, Londres, 1907ko abenduaren 22a - Londres, 1991ko ekainaren 14a) britainiar antzezlea izan zen.

Peggy Ashcroft

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakEdith Margaret Emily Ashcroft
JaiotzaSurrey1907ko abenduaren 22a
Herrialdea Erresuma Batua
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
HeriotzaLondres1991ko ekainaren 14a (83 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: istripu zerebrobaskularra
Familia
AitaWilliam Worsley Ashcroft
AmaVioletta Maud Bernheim
Ezkontidea(k)Theodore Komisarjevsky (en) Itzuli
Rupert Hart-Davis (en) Itzuli  (1929 -
Jeremy Hutchinson, Baron Hutchinson of Lullington (en) Itzuli  (1940ko irailaren 14a -  1966)
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaCentral School of Speech and Drama
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakantzerki aktorea, zinema aktorea eta aktorea
Jasotako sariak

IMDB: nm0001919 Allocine: 1013 Allmovie: p2516 TCM: 6225 IBDB: 30234
Musicbrainz: 176f620b-967b-4c62-80cf-2898f84ccef9 Find a Grave: 6305298 Edit the value on Wikidata

Londresko Central School of Dramatic Art-en graduatu zen, eta 1926an ekin zion antzezle-lanari. Erresumako antzerki-talde nagusietan aritu zen: Old Vic-en, John Gielgud ospetsuaren West End-en, The English Stage Company-n, The Royal Shakespeare Company-n eta The National Theatre-n, besteak beste. Ashcroftek Henrik Ibsen-en, John Webster-en, Anton Txekhov-en eta, bereziki, Shakespeareren pertsonaiak antzeztuz bereganatu zituen gorespenik bizienak. Zenbait filmetan ere aritu zen: The 39 Steps, Quiet Wedding, The Nun´s Story eta Madame Sousatzka filmeetan. Baina 1984an jo zuen gailurra, eta bi sari garrantzitsu eman zizkioten: bata, A Passage to India filmean Moore andrearena egiteagatik, eta, bestea, The Jewel in the Crown telebistako saileko Barbie Batchelor-en rolagatik. 1951n, Britainiar Inperioaren Ordenako Agintari izendatu zuten, eta, 1956an, ordena bereko Andre Agintari.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Peggy Ashcroft  
  Artikulu hau Ingalaterrako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.