Pedrosa de Tobalina

Pedrosa, baita Pedrosa de Tobalina ere deitua, Burgosko probintzian kokatutako herria da (Gaztela eta León erkidego autonomoan). Pedrosa, Merindadeak eskualdean, Villarcayoko alderdi judizialean eta Valle de Tobalina udalerriaren barnean dago.

Pedrosa de Tobalina
gune populatua
Pedrosa de Tobalina 01 by-dpc.jpg
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela eta Leon
Probintzia Burgosko probintzia
UdalerriaValle de Tobalina
Posta kodea09549
Geografia
Koordenatuak42°50′54″N 3°19′56″W / 42.84833°N 3.33222°W / 42.84833; -3.3322242°50′54″N 3°19′56″W / 42.84833°N 3.33222°W / 42.84833; -3.33222
Demografia

Kokapena eta geografiaAldatu

Pedrosa Ebro ibaiaren ezkerreko ibaiadarrean, Jerea ibaiaren haranean dago. Herri hau Villarcayotik 32 kilometrora eta Burgostik 83 kilometrora dago.

Hainbat errepide gurutzatzen dira herrian, BU-550 errepidea Trespaderne eta Arabako Artziniega udalerria bitartean, eta BU-532 errepidea Valle de Tobalina udalerriko Barcina del Barcotik zehar.

Poza de la Sal eta Bilbo arteko autobusak geltokia dauka herrian.

Egoera administratiboaAldatu

2007ko udal hauteskundeetan herriak hautagai bakarra aukeratzen du.

DemografiaAldatu

1950eko erroldan Pedrosak 105 biztanle zituen. 2004an biztanleria jaitsi eta 85 pertsona zeuden erroldatuta. 2007an etxebizitza berriak eraiki direla eta, 96ra igo da herritarren kopurua.

HistoriaAldatu

Antzina, Friasko Dukeak alkatea izendatzen zuen.

Jaiak eta ospakizunakAldatu

Irailaren 16an Santa Luziaren omenezko jaia ospatzen da. Jai honetara Tobalina, Losa eta Cuesta Urriako fededunak joaten dira.

Santa Luciari ofrendak egiten zaizkio ere bai, ikusmen gaixotasunak sendatzeko itxaropenaz.

ParrokiaAldatu

San Andres apostolua deituriko parrokia-eliza katolikoa dago. Eliza hau Medina de Pomarren dago. Honen menpe, ondorengo herriak daude:

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu