Pedro Schwartz
Pedro Schwartz Girón (Madril, 1935eko urtarrilaren 30a) espainiar legelaria eta ekonomista da.
Pedro Schwartz | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
1982ko azaroaren 10a - 1986ko apirilaren 23a Barrutia: Madril Hautetsia: 1982ko Espainiako hauteskunde orokorrak | |||
Bizitza | |||
Izen osoa | Pedro Schwartz Girón | ||
Jaiotza | Madril, 1935eko urtarrilaren 30a (86 urte) | ||
Herrialdea |
![]() | ||
Familia | |||
Aita | Juan Schwartz Díaz-Flores | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa |
London School of Economics Madrilgo Complutense Unibertsitatea | ||
Doktorego ikaslea(k) |
Jesús Huerta de Soto Rafael Anes | ||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria, ekonomialaria, unibertsitateko irakaslea, katedraduna eta historialaria | ||
Lantokia(k) | Madril | ||
Enplegatzailea(k) | Madrilgo Complutense Unibertsitatea | ||
Jasotako sariak | |||
Kidetza | Zientzia Moral eta Politikoen Errege Akademia |
Zuzenbide-ikasketak egin zituen Madrilen. 1996an doktoregoa lortu zuen eta 1969an Ekonomia Doktrinen Historia Katedra lortu zuen. 1982an Madrileko Club Liberaleko lehendakari hautatu zuten, eta AP-PDP eskuindar koalizioko diputatu. Berak sarrarazi zuen Club Liberala AP-PDP koalizioan. Espainian, Fulton Friedmanen ideien zabaltzaile izan zen. Liburu askoren egilea da: La nueva economía política de J. S. Mill (1968, J. S. Millen ekonomia politiko berria); El Banco de España, una historia económica (1973, Espainiako Bankua, historia ekonomikoa); La Banca Española en la Restauración (1975, Errestaurazioko espainiar bankuak); Empresa y Libertad (1981, Enpresa eta askatasuna); Encuentros con Karl Popper (1994 Karl Popperekin), eta abar. 1968an España Económica astekariaren sorreran parte hartu zuen, eta urte hartatik aurrera artikulu asko idatzi ditu egunkarietan: Cinco días, ABC, La Vanguardia, Diario 16, El País eta, batez ere, Cambio 16en. Halaber, Financial Timesen idazten du hilero Europako Erkidegoko ekonomia-arazoez. Ingalaterra eta Espainiaren arteko adiskidantza-loturak sendotzen egindako lanarengatik, Britainiar Inperioaren Ordenaren saria jaso zuen 1990ean. Complutense Madrilgo unibertsitatean katedradun izan da (1970-1992), baita Madrilgo Universidad Autónoman (1992-2003) ere. Gaur egun, eta 2003tik, Madrilgo San Pablo-CEU unibertsitateko katedraduna da. 2003an Real Academia de Ciencias Morales y Políticasean sartu zen, eta urte horretan bertan, Rey Jaime I saria irabazi zuen.
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.