Pedro Patiño Toledo (La Puebla de Almoradiel, 1937Leganés, 1971ko irailaren 13a) igeltsero sindikalista bat izan zen, Langile Komisioen oinarrizko kidea eta Espainiako Alderdi Komunistako militantea. Guardia Zibilak 33 urte zituela erail zuen, propaganda banatzen ari zenean Leganéseko auzo baten eraikuntza lanetan.[1]

Pedro Patiño
Bizitza
JaiotzaLa Puebla de Almoradiel, 1931
Herrialdea Espainia
HeriotzaZarzaquemada (en) Itzuli eta Leganés1971ko irailaren 13a (39/40 urte)
Heriotza moduagiza hilketa
Familia
Ezkontidea(k)Dolores Sancho (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
KidetzaLangile Komisioak
Espainiako Alderdi Komunista

Historia aldatu

Gertaerak 1971ko irailaren 13an izan ziren, Madrilen eraikuntza sektoreko greba klandestinoaren lehen egunean; grebak irailaren 19ra arte iraun zuen. Dirudienez, aldez aurretik ohartarazpenik edo istilurik izan gabe, Guardia Zibilaren tiro batek hil zuen.[2]

Getafeko udal hilerrian dago lurperatuta dago. Madrilgo erkideogoko zenbait herritan Pedro Patiñoren izena daramaten kaleak daude, hala nola Getafen edo Leganésen bertan. Baita ere, haren oroimenez lanbide heziketako ikastetxe bat dago Getafen.[3]

Dolores Sancho aktibista eta feministarekin ezkonduta zegoen; hura eta haren abokatua, Jaime Miralles, CCOOren laguntzarekin, etengabe saiatu ziren gertatutakoa salatzen.[1]

Hilketa gertatu eta hurrengo egunean, Gobernu Militarrera joan ziren, hilotza emateko eskatuz, autopsia bat egin nahi baitzioten lurperatu aurretik. Handik egun gutxira, PCEk mila esku-paper banatu zituen Madrilen, irailaren 13ko goiz hartan gertatu zenaren benetako kontakizunaren emanez. Aste batzuk geroago, Miralles espetxeratu egin zuten.[1]

2009ko ekainean, Oroimen Historikoaren Legearen babesean, gobernuak aitortu zuen Pedro Patiño bidegabeki atxilotu eta espetxeratu zuela «Espioitza eta Komunismoko Epaitegi Berezi ez-legitimoak, behar bezalako bermerik gabe», eta «bere jarduera politikoaren defentsan» hil zela.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. a b c (Gaztelaniaz) Jiménez, Vicente Sánchez. (2016-09-13). «Pedro Patiño: Las grandes historias siempre son colectivas» infoLibre.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-13).
  2. El Asesinato de Pedro Patiño 1971. (Noiz kontsultatua: 2021-09-13).
  3. (Gaztelaniaz) «Getafe Gobierno Abierto de Getafe · Gobierto» gobiernoabierto.getafe.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-13).
  4. (Gaztelaniaz) «Pedro Patiño: Las grandes historias siempre son colectivas» CSCCOO (Noiz kontsultatua: 2021-09-13).

Kanpo estekak aldatu