Pero Mexia

Pedro Mejia» orritik birbideratua)

Pero Mexia (gaztelerazko egungo era arautuan Pedro Mejía) (Sevilla, 1497ibidem, 1551ko urtarrilaren 11) Pizkunde garaiko idazle, historialari eta humanista bat izan zen.

Pero Mexia

Bizitza
JaiotzaBarry, 1497
Herrialdea Espainia
HeriotzaSevilla1551ko urtarrilaren 17a (53/54 urte)
Hezkuntza
HeziketaSalamancako Unibertsitatea
Sevillako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakhistorialaria, filosofoa, idazlea eta kronikagilea

Biografia aldatu

Humanitateak eta zuzenbidea ikasi zituen Sevillan eta Salamancan. Sevillako Veintiquatro izan zen eta beste zenbait kargu bete zituen bere jaioterrian. Gutun bidezko harremana izan zuen Erasmo Rotterdamgoa, Juan Luis Vives eta Juan Ginés de Sepúlvedarekin. Fray Antonio de Guevara hil ondoren 1548an Karlos I.a Espainiakoa erregearen kronista ofizial izendatua izan zen.

Bere lanik ezagunena eta irakurriena den Silva de varia lecciónekin (1540) Europa osoan arrakasta lortu zuen, ondorioz, lan honen bigarren edizio bat argitaratu zelarik urte berean, amaiera aldera, hirugarren zatiari gehitutako hamar atal eta laugarren zati batekin, 1551ko Valladolideko edizioan agertua, Pedro Mejiak gehitu eta zuzendutako azkena. 17 aldiz berrinprimatu zen XVI. mendean zehar, eta italierara 1542an, frantsesera 1552an eta ingelesera 1571n itzulia izan zen. Orotara, Silvak 31 edizio izan zituen gaztelaniaz eta beste 75 atzerriko hizkuntzetan mende baten epean. Zizka-mizkazko entziklopedia bat da, edo interes ezberdineko gai nahasketa bat, garaiko jakintza humanistiko interesgarrienaren bilketa bat dena. Aulo Gelioren Atikar gauak lanetik materiala hartzen duen lana da, baita Ateneo Naukratiskoaren Sofisten oturuntza, Makrobioren Saturnalia, Valerio Maximoren Gertaera eta esaera gogoangarriak, Polidoro Virgilioren Gauza guztien asmatzaileak, Plutarkoren Moralia eta Bizitza Paraleloak, eta, batez ere, Plinio Zaharraren Naturalis Historiatik, Erasmo Rotterdamgoaz gain ere. Zizka-mizkazko lan honen arrastoak Mateo Alemán, Miguel de Cervantes, William Shakespeare eta Michel de Montaignen lanetan ikus daitezke, batzuk bakarrik aipatzeagatik.

Historia Ymperial y Cesárea izeneko lan bat idatzi zuen (Sevilla, 1545), zenbait enperadoreren bizitza errepasatzen zuena Julio Zesarrengandik hasi eta Maximiliano I.a Habsburgokoaganaino. 1547an Sevillan bere sei Coloquios y diálogos argitaratu zituen, kontu ezberdinei buruz ikuspegi interesgarri bat erakusten duen elkarrizketak, astronomiatik hasi eta garaiko ohitura eta sinesmenetara. Enperadorearen kronista ofizial bezala, 1548an Historia de Carlos V izeneko lan bat idazten hasi zen, 1551n hil izanagatik amaitu gabe utzi zuena. Geratzen dena 1520an Alemanian egin zen koroatzera iristen da.