Pedro Malon Etxaide

idazle nafarra
Pedro Malón Echaide» orritik birbideratua)

Pedro Malon Etxaide (Cascante, Nafarroa Garaia, 1530 inguruan - Bartzelona, Katalunia, 1589ko irailaren 1a) agustindar elizgizon mistikoa eta humanista izan zen.

Pedro Malon Etxaide

Bizitza
JaiotzaCascante1530 inguru
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaBartzelona1589ko irailaren 1a (58/59 urte)
Hezkuntza
HeziketaSalamancako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Irakaslea(k)Luis Leongoa
Jarduerak
Jarduerakidazlea
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenaagustindar

Bizitza aldatu

Salamancan frai Luis Leongoaren eta aita Gebararen ikasle izan zen. Geroago Burgosen (1569-1572) Zaragozan eta Bartzelonan irakasle aritu zen. Huescako unibertsitatean teologiako doktoretza lortu zuen.[1] Haren obra nagusia: La conversión de la Magdalena. Garrantzi handia izan zuen gaztelaniazko literaturan eta teologian.

Idazlanak aldatu

  • La conversión de la Magdalena, (Bartzelona, 1588). Gaztelaniaren erabilpen teologiko eta pastorala defendatzen du, garai horetan jarrera aurrerakoia zena, prestigio mailan latinaren parean jartzen zuelako.
  • Tratado de San Pedro y de San Juan (galdua)
  • Libro de todos los santos (galdua).

Bibliografia aldatu

  • (Gaztelaniaz) Gullón, Ricardo: Diccionario de literatura española e hispanoamericana. Madrid, Alianza Editorial, 1993. ISBN 84-206-5292-X
  • (Gaztelaniaz) Valbuena Prat, Ángel: Historia de la literatura española, Bartzelona, Gustavo Gili, 1937

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Pedro Malón de Echaide, Auñamendi Entziklopedia

Kanpo loturak aldatu