Pedro Iturralde

Pedro Iturralde Otxoa (Faltzes, Nafarroa Garaia, 1929ko uztailaren 13a - Madril, 2020ko azaroaren 1a) musikari nafarra izan zen, jazz estilokoa.

Pedro Iturralde
Pedro Iturralde.jpg
Bizitza
Jaiotza Faltzes1929ko uztailaren 13a (91 urte)
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Heriotza Madril
Hezkuntza
Heziketa Madrilgo Goi Mailako Errege-Musika Kontserbatorioa
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak jazz musikaria, unibertsitateko irakaslea, saxofoi-jotzailea, musikagilea eta musika-irakaslea
Enplegatzailea(k) Madrilgo Goi Mailako Errege-Musika Kontserbatorioa
Jasotako sariak
Genero artistikoa jazza
Musika instrumentua saxofoia
Klarinetea

Musicbrainz: 2962fedb-a5b5-4c17-a39d-8db257d48cd9 Songkick: 235842 Discogs: 365299 Allmusic: mn0001318745 Edit the value on Wikidata

Flamenkoa eta jazza uztartzen duten lehen musikarien artean dago.

BiografiaAldatu

Jazz musikan hasi zen gaztetan eta Europako talde batzuetan jo ondoren Jazz flamenkoa izeneko moldean hasi zen 1968an eta jazz mota desberdinak landu zituen harrezkero. Horretarako, "Pedro Iturralde Quartet" talde propioa sortu zuen.

Espainiako zinemarako musika idatzi zuen (Ramón Comasen Nuevas Amistades, 1963; Gabriel Blancoren La Edad de Piedra, 1967, eta Cualquier mañana, 1968).

Jazz musikaren inguruko lanean jarraitu zuen, eta bere laukotearekin munduko jazz jaialdi garrantzitsuenetan parte hartu zuen. Bakarlari gisa, bestalde, Espainiako Orkestra Nazionalarekin eta Asturiaseko Orkestrarekin, besteak beste, aritu zen. Like Coltrane eta Toy konposizioei esker bi aldiz irabazi zuen Monakoko Nazioarteko Jazz Lehiaketa. 1992an Madrilgo Autonomia Erkidegoaren Musika saria ere eskuratu zuen.

Madrilgo Goi Erret Kontserbatorioan katedraduna izan zen, eta beste unibertsitate eta irakaskuntza zentro batzuetan ere eskaini zituen ikastaroak eta mintegiak, betiere konposizioa, grabazioak eta zuzeneko emanaldiak alboratu gabe.

DiskografiaAldatu

  • "Una Noche en el Central" (1994)
  • "Etnofonias" (1999)

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu