Pedro Biteri

Pedro Biteri eta Arana» orritik birbideratua)

Pedro Biteri Arana (Arrasate, Gipuzkoa, 1833ko uztailaren 18a - Biarritz, Lapurdi, 1908ko maiatzaren 21a) aberats eta filantropo ospetsua izan zen. Gipuzkoan ezaguna da hezkuntzaren alde egin zuen lanagatik.

Pedro Biteri

Bizitza
JaiotzaArrasate1833ko uztailaren 18a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaBiarritz1908ko maiatzaren 21a (74 urte) (74 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfilantropoa
Jasotako sariak

Bizitza aldatu

Pedro Biteri Arana Arrasaten (Gipuzkoa) jaio zen, 1833ko uztailaren 18an. Txikitan, karlistaldiaren ondorioz, bere familiarekin Baionara (Lapurdi) ihes egin behar izan zuen.[1] Han hasi zituen ikasketak, eta Britainia Handian amaitu. Gaztetan Europan zehar bidaiatu zuen, eta Parisen (Frantzia) bizi izan zen denbora batez.

1847an, aita hil zitzaienean, bere anaia Jose Bernaberen eskuetara pasatu zen familiako dirutza kudeatzeko ardura. 1874an Ingalaterrako Celina Woodekin ezkondu zen.

1893an Jose Bernabe hil zenean jarauntsi zituen familiako ondareak Pedro Biterik, eta Biarritza joan zen bizitzera, bere emazte Celina Woodekin batera. Urte berean Arrasatera itzuli zen lehendabizikoz, haurtzarotik ez baitzen ordu arte bere sorterrira itzuli.

Lehengo bisita hartatik, egin zituen beste batzuetatik eta anaiak bizirik zela azaldu zizkion nahietatik, bere ondasunekin jaioterriaren eta herrialdearen garapenean laguntzea erabaki zuen.

Arrasatera bueltatu zen lehendabiziko bisitan, Esteban Garibai arrasatear historialariarena zen etxea eraberritzeko dirua jarri zuen, udal epaitegitzat erabil zedin.

1898an bigarrenez etorri zen Arrasatera. Bigarren bisitaren ondorioz eta hezkuntzarekiko interesagatik, eskola bat eraiki eta hornitu zuen. Eskola hura 1902an sortu zen. Biterik hura finantzatu eta mantentzeko fundazioa sortu zuen.

Arrasateko eskola eraiki ondoren, bere lan filantropikoa herrialde osora zabaldu zuen, eta Gipuzkoako beste herri batzuetako eskolak ordaindu zituen. Sei urteren buruan herri heziketa bultzatzeko lehen hezkuntzako beste bederatzi eskola sortu zituen Irunen, Hondarribian, Pasai Antxon, Pasai Donibanen, Errenterian, Donostian, Hernanin, Urnietan eta Aretxabaletan.

Esker erakutsiak aldatu

Urteetan herri hezkuntzaren alde egindako lanagatik eskolak eraiki zituen herrietan bere izena duten kale edo plazak daude Pedro Biteriren omenez. Gainera, Alfonso XII.aren Ordena Zibileko zaldun izendatu zuten 1925ean.

 
Pedro Biteriren omenezko monumentua. 100. urteurrena gogoratzeko lore eskaintzan, «Ahazten ez zaitugun mondragoetarrak» irakur daiteke.

Mendeurrena aldatu

2008. urtean Pedro Biteri hil zela 100 urte bete ziren. Arrasateko udalak Pedro Biteri gogoratu eta omentzeko herriko ikastetxeetako haur eta lehen hezkuntzetako ikasleek eta haien gurasoek Pedro Biteri zenaren bizitzaren gaineko pergaminoa jaso zuten. Guztira, 5.550 pergamino banatu zituzten.

Erreferentziak aldatu

  1. [1] 'Mondraberri, 2011ko azaroaren 29a

Bibliografia aldatu