Pedro Felipe Aranatz Videz (Tutera, Nafarroa, 1740ko maiatzaren 2a - Cuenca, Espainia, 1820ko irailaren 24a) nafar musikagile eta ganberako maisu bat izan zen.

Pedro Aranatz
Bizitza
JaiotzaTutera1740ko maiatzaren 2a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaCuenca1820ko apirilaren 24a (79 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Irakaslea(k)Lluís Serra (en) Itzuli
Bernardo Miralles (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, kapera-maisua eta apaiz katolikoa
Musika instrumentuaorganoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

Biografia aldatu

Bere ibilbidea Zaragoza hiriko Pilarreko basilikako abesbatzako haur abeslari gisa hasi zuen. Luis Serrarekin ikasi eta hura 1758an hil zenean, Bernardo Mirallesekin ikasi zuen. Behin ikasketak amaituta, ganberako maisu bezala lana bilatzeari ekin zion, hainbat alditan lanpostua ukatu zioten, beharbada erlijio gizona ez zelako. Bere lehenbiziko saiakera 1763an Santo Domingo de la Calzadan izan zen. 1765ean Madrilera zenbait bidai egin zituen, hiriburuko antzoki publikoetan jotzeko hainbat eszenakotiko tonadillak konposatuz.

1769an eta aurrez bi alditan porrot egin ondoren, bata 1766an Pilarreko basilikan eta bestea 1768an Zamoran, Cuencako katedralako ganbera maisu bilakatzea lortu zuen, bertan erretiroa hartu eta hil arte egon zen.

1773an apaiztu eta eszenatikoetako tonadillak konposatzeari laga zion, musika sakroa konposatzeari buru-belarri ekiteko. Aranatz garaiko maisu garrantzitsuenetakotzat jotzen da, katedral lanpostuetarako zenbait azterketarako azteratzaile izateko deitu zutelarik (León, 1770; Ávila, 1782; Granada, 1796 eta Murtzia en 1784). 1786an Oviedoko magisteritza postua eskaini zitzaion, baina uko egin zion.

1797an erretiroa hartu zuen, baina ganberan eta ikastetxean maisu erretiratu gisa lagunduz, 1820. urtean zendu zen arte.

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu