Pedro Agramont Zaldibar

historialari espainiarra
Pedro Agramontekoa eta Zaldibar» orritik birbideratua)

Pedro Agramont Zaldibar (Tutera, 1567-1635) nafar historialaria izan zen. Nafarroaren historia idatzi zuen, izenburu hau eman ziolarik: Historia de Nauarra y de sus patriarcas, gobernadores y reyes, desde la creación del mundo hasta el año de nacimiento de Jesuchristo nuestro Redemptor, mil y seiscientos treinta y dos. Recopilada de uarios y diuersos autores y escrituras por Pedro de Agramont y Çaldivar, natural de la ciudad de Tudela, del mismo Reyno, a quien va dirigida. Eskuizkribua sei liburutan banatuta dago, eta Segundo Otazu Jaurrietaren lanari esker, 1993an, Santo Domingo de Silosko monasterioan aurkitu zuten. Eskuizkribua facsimile[1] modura argitaratuko zen 2002. urtean.

Pedro Agramont Zaldibar
Bizitza
JaiotzaTutera, 1567
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Heriotza1635 (67/68 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakhistorialaria
Pedro Agramontekoaren Nafarroako historia

Arbasoak aldatu

Aita eta aitona Nafarroako Erriberako merindadeko notarioak izan ziren. Aita, Gaspar Agramont, eta, ama, Angela Zaldibar izan ziren. Tuterako katedralean bataiatu zuten urte horretako maiatzaren 23an. 1571. urtean, arreba baten bataioa agertzen da eliza berean. Arrebaren ama, ordea, ez da Angela Zaldibar, Ana Perez, baizik. Nonbait, aita alargundu, eta bigarrenean ezkondu zen. 1572. urtean, anaia bat bataiatu zuten eliza berean. Badirudi familia honek ez zuela zer ikusirik agaramontar leinuarekin, ez behintzat zuzenean.

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Agramontekoa, Pedro. (1632). Historia de Navarra. Mintzoa.