Pearl Harbor (filma)
Pearl Harbor Michael Bay estatubatuar zinema zuzendariaren gerra dramako film bat da, 2001ekoa. Izenburuak adierazten duenez, Bigarren Mundu Gerran jazotako Pearl Harborko erasoari buruzko filma da. Ben Affleck, Josh Hartnett, Kate Beckinsale, Cuba Gooding, Jr., Tom Sizemore, Jon Voight, Colm Feore eta Alec Baldwin aktoreek antzeztu zuten.
Oscar Sarietarako lau izendapena jaso zituen, eta azkenean bat irabazi: Soinu edizio onenaren Oscar Saria (George Watters II eta Christopher Boyes). Urrezko Globo Sari bi ere irabazi zituen: Soinu banda onenarena eta Abesti onenarena.
Argumentua
aldatuBigarren Mundu Gerra (1939-1945). Rafe eta Danny gazteak (Ben Affleck eta Josh Hartnett) AEBko landa eremu batean elkarrekin hazi eta Estatu Batuetako Aire Armadan daudelarik euren adiskidetasunari eutsi dioten bi pilotu dira. Rafek Evelyn topatu zuen (Kate Beckinsale), erizain ausarta, bere azukre koxkorra, baina laster banandu beharrean suertatu ziren, Rafe Britainiar Aire Armadan alemaniarren aurka borrokatzera deitu baitzuten. Bitartean, Danny eta Evelyn Hawaiiko Pearl Harbor aire basera bidali dituzte...
Aktoreak
aldatu- Ben Affleck: Rafe McCawley lehen tenientea (gerora kapitaina).
- Jesse James: Rafe haurra.
- Josh Hartnett: Daniel Walker lehen tenientea (gerora kapitaina).
- Reiley McClendon: Daniel Walker haurra. Pearl Harborko erasoa.
- Kate Beckinsale: Evelyn Johnson.
- Cuba Gooding, Jr.: USS West Virginia ontziko Doris Miller sukaldaria.
- Tom Sizemore: Earl.
- Jon Voight: Franklin D. Roosevelt, AEBtako presidentea.
- Colm Feore: Husband E. Kimmel almirantea.
- Alec Baldwin: Jimmy Doolittle maiorra (gerora teniente koronela).