Ireki menu nagusia

Peña Sport Futbol Kluba

Peña Sport» orritik birbideratua)

Peña Sport Futbol Kluba Tafallako futbol taldea da. 1925ean sortua, azken urteetan 3. maila eta Bigarren B Maila artean dabil.

Peña Sport Fútbol Club
Sorrera 1925 (94 urte)
Futbol zelaia San Francisco
Tafalla
(edukiera: 4.000 lagun)
Presidentea Rafael del Amo
Entrenatzailea Espainia Igotz Garde
Liga 3. maila
2018-19 XV multzoko 2.a
Webgunea www.peñasport.es
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

HistoriaAldatu

Peña Sport 1925ean sortu zuten, Tafallako taldeak batuz eta 1931ean Nafarroako Kopa irabazi zuen.

1951ean San Francisco estadioa inauguratu zuen eta hamarkada horretan hirugarren mailara igotzea lortu zuen. 60. hamarkadan ordea Erregional mailan aritu zen.

1977an berriz igo zen hirugarren mailara eta bertan egon zen 2000 urterarte. Urte horietan 6 aldiz izan zen multzoko txapelduna. 1991-92 urtetik aurrera bigarren B mailarako igoera play-offak 13 aldiz jokatu ditu eta hiru aldiz igo da. Zortzi denboraldi egin ditu guztira bertan.

Espainiako Futbol Errege Kopa zenbait alditan jokatu ditu, emaitzarik onena 2006-07 denboraldian lortuz, orduan Osasunak final-hamaseirenetan garaitu zuen. Urte hartan bertan Txinan bira bat egin zuen taldeak hainbat partida jokatuz.

Azken urteetan Hirugarren mailatik Bigarren B mailara igo eta jeitsi ibili da.

Futbol zelaiaAldatu

"San Francisco" futbol zelaia 1951ko martxoaren 26an ireki zuten, Athletic Cluben aurkako partida batekin. Zelaiak 3.000 ikusleentzako tokia du.

DatuakAldatu

2018-19 barne:

Azken denboraldiakAldatu

Denboraldia Maila Emaitza Kopa
2004-05 Bigarren B Maila 20.a
2005-06 3. maila 1.a
2006-07 3. maila 2.a 1/32
2007-08 Bigarren B Maila 20.a
2008-09 3. maila 2.a
2009-10 3. maila 2.a
2010-11 Bigarren B Maila 18.a
2011-12 3. maila 1.a
2012-13 Bigarren B Maila 15.a 1. itzulia
2013-14 Bigarren B Maila 19.a
2014-15 3. maila 1.a
2015-16 Bigarren B Maila 20.a 2. itzulia
2016-17 3. maila 1.a
2017-18 Bigarren B maila 17.a 1. itzulia
2018-19 3. maila 2.a

PalmaresaAldatu

Lehen taldea denboraldikaAldatu

Emakumezkoen taldeaAldatu

Denboraldia Maila Emaitza
2009-10 Nafarroako Liga 2.a
2010-11 Nafarroako Liga 3.a
2011-12 Nafarroako Liga 6.a
2012-13 Nafarroako Liga 3.a
2013-14 Nafarroako Liga 8.a
2014-15 Nafarroako Liga 12.a
2015-16 Nafarroako Liga 11.a
2016-17 Nafarroako Liga 6.a
2007-18 Nafarroako Liga 8.a

Kanpo estekakAldatu