Pazifikoko ipar-mendebaldea

Pazifikoko ipar-mendebaldea (ingelesez: Pacific Northwest) Ipar Amerikako ipar-mendebaldeko eskualde bat da, mendebaldean Ozeano Barearekin eta ekialdean Mendi Harritsuekin muga egiten duena. Eskualdeko mugei buruzko definizio zehatzik ez dagoenez, normalean Estatu Batuetako Oregon eta Washington estatuak eta Kanadako Columbia Britainiarra probintzia bere barnean hartzen ditu. Definizio zabalagoak, Alaskako hego-ekialdea eta Yukon kanadarraren zati bat iparraldean, Kalifornia iparraldeko eskualde menditsuak hegoaldean, eta Idaho estatua, Montana eta Wyoming estatuen mendebaldea eta Alberta probintziaren mendebaldeko zatia barne hartzen ditu. Definizio zorrotzagoek Estatu Batuetako ipar-mendebaldera edo Ur-jauzien mendilerroaren mendebaldeko kostaldeetara mugatzen dute. Definizioen aniztasuna zati batean eskualdeko elementu historiko, geografiko eta sozial komunei egotz dakieke.

Pazifikoko ipar-mendebaldea
PacNWComparison.PNG
Datu orokorrak
Geografia
Koordenatuak 45° 49′ 44″ N, 120° 19′ 20″ W / 45.8288°N,120.32227°W / 45.8288; -120.32227Koordenatuak: 45° 49′ 44″ N, 120° 19′ 20″ W / 45.8288°N,120.32227°W / 45.8288; -120.32227
Estatu burujabea Kanada
Leku geografikoa Ipar Amerika

Eskualdeko metropoli eremu handienak honakoak dira: Seattle, Washington, 3,9 milioi biztanlerekin; Vancouver Handia, Columbia Britainiarra, 2,4 milioirekin; eta Portland Handia, Oregon, 2,2 milioi biztanlerekin.

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.