Paul Walker
Paul William Walker IV (Glendale, Kalifornia, AEB, 1973ko irailaren 12a - Santa Clarita, Kalifornia, AEB, 2013ko azaroaren 30a) aktorea izan zen, eta 2001ean The Fast and the Furious filmean Brian O'Conner pertsonaiaren rola jokatzearekin egin zen ospetsu. Gero, The Fast and the Furious saileko beste hiru filmetan ere parte hartu zuen. 2013ko azaroaren 30ean hil zen, trafiko istripu batean.
Paul Walker | |
---|---|
![]() (2009) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Paul William Walker IV |
Jaiotza | Glendale, 1973ko irailaren 12a |
Herrialdea | ![]() |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Valencia (en) ![]() |
Hobiratze lekua | Forest Lawn Memorial Park (en) ![]() |
Heriotza modua | istripuzko heriotza: trafiko-istripua |
Familia | |
Aita | Paul Walker III |
Ezkontidea(k) | ezkongabea |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | media 5 (en) ![]() |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | zinema aktorea, zinema ekoizlea, telebista-aktorea, gidoilaria, automobil-pilotua, aktorea, itsas-biologoa eta ahots-aktorea |
Altuera | 1,88 metro |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | kristautasuna |
paulwalkerfoundation.org | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() | |
![]() |
2006ko Flags of Our Fathers filmean ere antzeztu zuen.
Biografia
aldatuKalifornian jaio zen arbaso ingeles, alemaniar, suitzar eta irlandarrak zituen familia batean. Ama modeloa zuen eta aita boxeolari amateurra izandakoa. Los Angelesen pasa zuen gaztaroa eta itsas biologian lizentziatu zen.
Haurra zela hainbat iragarki egin zituen telebistarako. Aurreneko iragarkia pixoihalena izan zen, bi urte baino ez zituela. Nerabe zela CBS Schoolbreak Special telesailean azaldu zen, bai eta Highway to Heaven telesaileko bi ataletan ere. 1987an sitcom bateko protagonista izan zen, Throb eta 1990. hamarkadan ere sitcometan hartu zuen parte.
1986an egin zuen lehenengo filma eta hasierako urteetan B kategoriako beldurrezko eta zientzia fikziozko filmetan ibili zen. 2001ean The Fast and the Furious filmean Vin Dieselen pertsonaia antagonista izatearekin oso ospetsua bihurtu zen. Saga horren gainerako filmetan ere agertu izan zen. Tarteka beste filme batzuk ere egin zituen, Timeline eta Into the Blue esate baterako.
Filmografia
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Paul Walker |
Artikulu hau Kaliforniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |