Ireki menu nagusia

Paul Bigelow Sears (Bucyrus, Ohio, 1891ko abenduaren 17a - Taos, Mexiko Berria, 1990eko apirilaren 30a) estatubatuar ekologista izan zen. Ohioko Wesleyan Unibertsitatean egin zituen ikasketak, eta Chicagokoan eskuratu zuen doktoregoa 1922an. Harrezkero irakasle gisa jardun zuen Oklahomako Unibertsitatean (1928-1938), Oberlin Collegen (1938-1950) eta Yale Unibertsitatean (1950-1960). Ipar Ameriketako izozteen ondorengo klimari buruz egindako ikerketengatik zen, batez ere, ezaguna. Idazlan nagusiak: Life and Environment (1939, Bizitza eta ingurumena), Biology of the Living Landscape (1964, Ingurune biziaren biologia), eta Lands Beyond the Forest (1969, Basoz haraindiko lurra).

Paul Sears
Bizitza
Jaiotza Bucyrus (Ohio)1891ko abenduaren  17a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Taos (Mexiko Berria)1990eko apirilaren  30a (98 urte)
Hezkuntza
Heziketa Ohio Wesleyan University Itzuli
Chicagoko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerak ekologoa
Enplegatzailea(k) Yale Unibertsitatea
University of Oklahoma Itzuli
Jasotako sariak

ErreferentziakAldatu