Patxiku Uranga (Biarritz, 1969ko irailaren 24a -) Ipar Euskal Herriko idazle eta animatzaile kulturala da.

Patxiku Uranga
Bizitza
JaiotzaBiarritz1969ko irailaren 24a (54 urte)
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta kultura-ekintzailea

Biografia aldatu

Hendaian jatorria duen familia batekoa, 1969an Biarritzen jaio zen eta Donibane Garazin bizi da. Ihintza eta Iban izeneko bi haurren aita da.

Ikasketei dagokienez, Lehen maila Hendaiako Les Joncaux eskolan, Bigarrena herri bereko Irandatz kolejioan eta Hirugarrena Baionako Lauga lizeoan egin zituen, unibertsitatean Arteko lizentzia atera baino lehen.

Kultura suspertzailea aldatu

1995ean "Kukuxka" euskal kulturan espezializatuta dagoen liburu eta disko denda zabaldu zuen Donibane Garaziko Zitadelako karrikako 3. zenbakian.[1]

1999an Kultulan izeneko lantegia sortu zuen. Horren bitartez zenbait artistak diskoak ekoitzi dituzte: Arbaila lana (Maddi Oihenart, Mixel Etxekopar, Mixel Arotze eta Pierre Visslerrena), Bordaxar, Elaudi, Emazteak kantuz, Ikus, Mugitu taldea, Pantxika Solorzano (Kukuxka), Patxi Saiz, Unama, Xalbador & Ihidoiren Amentsaren miraila.

Zinema munduan ere ekoizle aritu da:

Idazlanak aldatu

Liburu bakarra argitaratua du, frantsesez:

Gaur egun euskal nortasunari buruzko liburu baten proiektuan lanean ari da. Horrez gain Euskal Herriko Kazetan Chroniques littéraires literatura kronikak idatzi ditu, gehienbat Euskal Herriarekiko atxikimendua erakusten dutenak eta astero liburu zein diskoen kritikak egiten ditu Irulegiko irratian.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. Kalapita blogean "Musikarien lagunak" atala.
  2. Iturria: Trois fuites liburuan agertzen diren datu biografikoak.

Kanpo loturak aldatu