Patriarkatu

Patriarkala» orritik birbideratua)

Patriarkatua aita edo gizonik zaharrena —hau da, patriarka[1]— etxeko nagusitzat duen gizarte-sistema da. Gizonek dure nagusitasuna, emakumeen eta haurren gainetik. Esanahi orokorragoan, gizarte- edo kultura-sistemetan gizonek gobernua eta nagusitasuna edukitzea da patriarkatua; emakume eta gizonen arteko desberdintasuna handitzen duena.

Feminismoan aldatu

 
«BORROKATU PATRIARKATUAREN AURKA»: grafitia, Turingo kale batean (Italia).

Arlo feministan, patriarkatu terminoa —edo, batzuetan, heteropatriarkatu— erabiltzen da gizon eta emakumeen arteko botere-banaketa aipatzeko; alegia, gizonek lehentasuna duten egoera horiek aipatzeko: boto-eskubidea debekatzea, erregulazioa sexu askatasunaren aurkako delituetan, genero-indarkerian, seme-alaben legezko zaintzan, generoaren araberako moral bikoitzean, hizkuntzaren bidezko sexismoan, ikusezin egiteko mekanismoetan, ondorengotza lerroen erabakitzean (aitarengandik bakarrik datorren filiazioa eta aitaren abizena eramatea), oinordetza-eskubideetan, gizarte-harremanetako autonomia pertsonalean, saio publikoetan ―politiko zein erlijiozkoetan― parte hartzean eta, lanaren banaketa-sexualean oinarrituta, gizon eta emakume banaketako lanbideei estatusa ezartzean.

Gizonezkoak patriarkatuan aldatu

Teoriko batzuek, Michael Kimmel, Robert Connel eta Michael Kaufman kasurako, gizonezkoen rolari buruz idatzi dute. Topiko erabilienak hauek dira: maskulinitate hegemonikoa eta maskulinitate berriak, emakumeen askapenerako prozesuekin lotuta daudenak.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindiaren hiztegia 1 iz. Leinu edo familia handi bateko burua. Abraham patriarka. Itun zaharreko ºpatriarkak.
  2. (Gaztelaniaz) Huberman, H. eta L. Tufró (egokitzapena),. (2012). Masculinidades plurales: reflexionar en clave de géneros. Buenos Aires: PNUD (Programa Naciones Unidas para el Desarrollo) ISBN 978-987-1560-37-0..

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu