Pat Bradley

golf-jokalari estatubatuarra

Pat Bradley (Westford, Massachusetts, Estatu Batuak, 1951ko martxoaren 24a ) 1970etik 1990era arteko hamarkadetan LPGA Tourrean nabarmendu zen golf jokalari estatubatuarra da, 31 garaipen, 208 top-5 eta 312 top-10 lortu zituena. 1986ko eta 1991ko denboraldietan lehen postua lortu zuen diru irabazien zerrendan.

Pat Bradley
Bizitza
JaiotzaWestford (Massachusetts)1951ko martxoaren 24a (73 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaFlorida International University (en) Itzuli
Westford Akademia
Jarduerak
Jarduerakgolf-jokalaria
Jasotako sariak

Golf jokalariak sei txapelketa nagusi irabazi zituen: 1981eko AEBetako Irekiera, 1986ko LPGA Txapelketa, 1986ko Dinah Shore Txapelketa eta 1980, 1985 eta 1986 Kanadako Irekiera. Gainera, zazpi bigarren postu, zazpi hirugarren postu eta 34 top-10 lortu zituen txapelketa nagusietan. Bere garaipen aipagarrietako bat LPGA Munduko Txapelketan izan zen 1986an.

Unibertsitate mailan, Bradleyk Floridako Nazioarteko Unibertsitatean jokatu zuen, non All-American izendatu zuten 1970ean. 1974an profesional bihurtu zen eta LPGA Tour-en aldizka jokatzen hasi zen.

1986an Dinah Shore Txapelketa, LPGA Txapelketa eta Kanadako Irekia irabazi zituen. Hala, lau txapelketa nagusi ezberdin irabazten dituen hirugarren golf jokalari bihurtu zen; Urte berean hiru txapelketa nagusi irabazi zituzten lau golf jakalarietako bat ere bada.

Bestalde, 1990, 1992 eta 1996an Solheim Kopa jokatu zuen golf jokalariak AEBetako selekzioarekin, eta bi garaipen, berdinketa bat eta bost galdu zituen. 2006tik Handa Kopan parte hartu du.

Bradley 1991n sartu zuten Golf Mundialaren Ospearen Aretoan. Floridako Nazioarteko Unibertsitateko emakumezkoen urteko golf txapelketak Pat Bradley Invitational izena du.

Bere iloba Keegan Bradley ere golf jokalari profesionala da.

Kanpo estekak aldatu