Pastor Ille Caelestis

Pastor Ille Caelestis Julio II.a Aita Santuak 1512ko uztailaren 21ean ezarritako bulda izan zen, Fernando I.a Aragoikoak Nafarroako konkista legitimatzeko erabili zuena[1].

Pastor Ille Caelestis
Jatorria
Egilea(k)Julio II.a
Argitaratze-data1512
IzenburuaPastor Ille Caelestis
Ezaugarriak
Egile-eskubideakjabetza publiko
Argumentu nagusiaNafarroako konkista

Aurrekariak aldatu

1511. urtean zehar Luis XII.a Frantziakoa eta Maximiliano I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa Italian Aitasantutza eta Gaztela eta Aragoiko Erresumen aurka zuten gerran Joanes III.a eta Katalina I.a Nafarroako erregeak bere neutraltasuna utz zezatela saiatu ziren. Udaberrian, apirilaren 11n Ravennako guduan Gaston Foixkoa hil ondoren, nafarrek alde biekin itunak sinatzea saiatu ziren baina Fernando Aragoikoak arriskutzat hartu zuen frantziar-nafar ituna eta Aita Santura jo zuen.

Nahiz eta Julio II.a aldekoa izan, honek ez zuen Frantziarren alde egin zuten euskaldun eta biarnotarrak eskumikatu nahi[2]. Espainiarrak eutsi eta ekainaren 8an berriro eskakizuna egin zuen. Hilabete horren 13an Albako dukea Gasteiza heldu zen. Nafarrek ez zuten defentsarako prestakuntzarik egin eta ekainaren 20an erregeek Gorteei jakinaren gainean jarri zieten. Hilaren 28an Fernandok ultimatum bat bota eta Nafarroatik bere gudarosteak pasa zitezela eskatu zuen, Frantzia eraso nahi zutela esanez. Baietza emateak neutraltasuna haustea suposatuko zuen eta, egoera aztertuta, erregeek uztailaren 18an Bloisko ituna sinatu zuten[3].

Uztailaren 10ean, ituna sinatu baino zortzi egun aurrerago, gaztelarrek Goizueta eraso zuten baina uztailaren 19an Albako dukeak Nafarroan sartu zen, ituna aitzakiatzat hartuta. Dorseteko markesak zuzendutako ingelesek ostera ez zuten Nafarroa eraso nahi.

Bulda aldatu

Uztailaren 21ean Aita Santuak bulda ezarri zuen, noiz konkista martxan zegoen eta Iruñea eta Erresumaren erdia jadanik galduta zenean. Buldan ez zituen nafarrak aipatzen eta honela zioen[4]:

« et contra dictae Sedis confederatos qui pro nobis et Sede apostólica, ad reprimendum impios ejus et dictorum schismaticorum conatus arma sumpserunt novas quotidié acies instruere, et quos potest populos, praesertim Vascos et Cantabros, eisque circumvicinam gentem, qui dictae Sedi devotisimi semper fuerant (...) auctoritate praefata, tenore praesentium, universis et singulis Christi fidelibus, praesertim Vascis et Cantabris, praefatis illisque loca vicina colentibus ... »

Fernando Katolikoak ezin izan zuen abuztua hasi arte bulda ezagutu[5]. Buldak ez zuen nafar erregeak eskumikatu baina euskaldun, kantabriar eta ingurukoei zismatikoei laguntzen bazieten excomunio latae sententiae jasoko zutela esan zuen. Aita Santuak hala aginduta, bulda ez zen Nafarroan argitaratu, baina Fernandok haren aipamena egin zuen erasopean zeuden tuterarrrei zuzendutako gutun batean, abuztuaren 23an. Bulda egun horretan irakurri zen Calahorran eta Zaragozan.

Erreferentziak aldatu

  1. Esarte, Pedro. (2001). Navarra, 1512-1530. Pamplona ISBN 84-7681-340-6..
  2. Lakarra, José María. (1972). Historia Política del Reino de Navarra. Aranzadi ISBN 84-500-5700-0..
  3. Boissonade, Pierre. (1981). Histoire de la Réunion de la Navarre à la Castille. Mintzoa Liburuak ISBN 84-85891-00-7..
  4. Kanpion, Arturo. La excomunión de los últimos Reyes legítimos de Navarra. , 183 or..
  5. Uitzi Goñi, María Puy. (1993). En torno a la conquista de Navarra. I.G. Castuera ISBN 84-604-5434-7..

Kanpo estekak aldatu