Louis Pasteur

Pasteur» orritik birbideratua)

Louis Pasteur (Dole, Jura, Frantzia, 1822ko abenduaren 27a – Saint-Cloud, Senako Gainak, Frantzia, 1895eko irailaren 28a) zientzialari frantsesa izan zen, mikrobiologian aitzindaria.

Louis Pasteur

13. seat 17 of the Académie française (en) Itzuli

1881eko abenduaren 8a - 1895eko irailaren 28a
Émile Littré (en) Itzuli - Gaston Paris
Bizitza
JaiotzaDole1822ko abenduaren 27a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaCastle of Villeneuve-l'Étang (en) Itzuli eta Marnes-la-Coquette1895eko irailaren 28a (72 urte) (72 urte)
Hobiratze lekuaPasteur Institutua
Parisko Notre-Dame katedrala
Heriotza moduaberezko heriotza: bihotz-biriketako geldialdia
Familia
AitaJean-Joseph Pasteur
Ezkontidea(k)Marie Pasteur (en) Itzuli  (1849ko maiatzaren 29a -
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaParisko Unibertsitatea
Lycée Saint-Louis
École normale supérieure
(1844 - 1845) Zientziatan graduatua
Hezkuntza-mailaMedikuntzako doktorea
doctor rerum naturalium (en) Itzuli
Honoris Causa
Doktoretza
Tesi zuzendariaAntoine Jérôme Balard
Doktorego ikaslea(k)Victor Babeș (en) Itzuli
Émile Roux
Albert Calmette
Nikolay Gamaleya (en) Itzuli
Étienne Wasserzug (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmikrobiologoa, kimikaria, unibertsitateko irakaslea, biokimikaria, agronomoa, naturalista, biologoa, litografoa, artista eta botanikaria
Enplegatzailea(k)Lille University of Science and Technology (en) Itzuli
Lille North of France University (en) Itzuli
Pasteur Institutua
École centrale de Lille
Estrasburgoko Unibertsitatea  (1848 -
Lilleko Unibertsitatea  (1854 -  1857)
École normale supérieure  (1857 -
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society
Société Philomathique de Paris (en) Itzuli
Lille Academy of Sciences (en) Itzuli
Frantses Akademia
Linzeen Akademia
Amerikako Sozietate Filosofikoa
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
San Petersburgoko Zientzien Akademia
Suediako Zientzien Errege Akademia
Hungariako Zientzien Akademia
Hellenic Philological Society of Constantinople (en) Itzuli
Arteen eta Zientzien Herbehereetako Errege Akademia
Frantziako Zientzien Akademia
Poznań Society of Friends of Learning (en) Itzuli
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Zientzien Errusiar Akademia
Serbian Academy of Sciences and Arts (en) Itzuli
XL izeneko Zientzien Akademia Nazionala
Académie Nationale de Médecine (en) Itzuli
Belgikako Medikuntzako Errege Akademia
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Erlijio-ordenaFrantziskotarren Ordena

Find a Grave: 1644 Edit the value on Wikidata

Hasieran, kimika lantzen hasi zen, argiaren polarizazioaren inguruan. Gero, gaitzen teoria mikrobiarra eraikitzen lan egin zuen. Frogatu zuen mikroorganismoek hartzidura laktiko eta alkoholikoan daukaten funtzioa. Hortik, pasteurizazio eta esterilizazio teknikak garatu zituen. 1885ean, amorruaren aurkako txertoa lortu zuen.

Bere izena daraman institutua fundatu zuen 1887an. 1895eko irailaren 28an hil zen Saint-Clouden, Paristik gertu. Urte hartan bertan, mikrobiologiaren sari handiena lortu zuen, Leeuwenhoek domina.

Bizitza

aldatu

Kimikan eta fisikan doktoretza egin zuen eta 1854an Lilleko zientzia fakultateko dekano izendatu zuten. 1857an Parisko École Normaleko zientzia ikasketen administrari eta zuzendari izendatu zuten, eta 1888an Pasteur Institutuko zuzendari. Kargu horretan iraun zuen hil zen arte.

Bizitza guztia ikerkuntzan eman zuen; haren aurkikuntzek iraultza handia sortu zuten zientziako alor askotan, hala nola medikuntzan, albaitaritzan, kirurgian eta obstetrizian, eta hari esker kimika eta hartziduren industria bide berriak urratzen hasi ziren.

Berezko sorkuntzaren teoria errefusatzen hasi zenean eta esnearen kontserbazio eta hartzidurari (pasteurizazioa) buruzko ikerketak egiten hasi zenean ezaguna egiten hasi zen garaiko zientzialarien artean.

Data aipagarriak

aldatu

Pasteurren bizitzaren data garrantzitsuenak honako hauek izan ziren:

  • 1847an, Zientzia Fisikoen doktoretza lortu zuen Parisko Zientzia Fakultatean.
  • 1849an, Maria Laurentekin ezkondu zen. Senar-emazteek bost seme-alaba izan zituzten, horietako hiru umetan hil zirenak.
  • 1847 eta 1853aren artean, kimika irakasle izan zen Dijonen eta Estrasburgon.
  • 1854an, Lilleko zientzia fakultateko dekano izendatu zuten. Kargua hartu zuenean, bere esaldi famatua bota zuen: «Ikerkuntzaren arloan, zoriak izaera prestatuei baizik ez die mesede egiten».
  • 1861ean, berezko sorkuntzaren inguruko bere lanak aurkeztu zituen.
  • 1865ean, frantses gobernuak kontratatu zuen zeta-harren gaitz bat ikertzeko, Frantziako hegoaldeko ekoizpena hondatzen ari baitzen.
  • 1874an, Londresko Royal Societyk Copley domina eman zion, hartzidurari buruzko bere lanengatik.
  • 1880an, txerto motelduen lehenengo zantzuak aurkitu zituen, hegaztien kolerari buruzko ikerketa bat egiten ari zela.
  • 1882an, Frantses Akademian sartu zen.
  • 1885ean, amorruaren aurkako txertoa aurkitu zuen.
  • 1888an, haren izena daraman institutua (Pasteur Institutua) sortu zen, bera izanik lehenengo lehendakaria.

Lau ekarpen nagusi egin zizkion, batez ere, zientziari:

  1. Hartzidurak mikrobioak sortuak direla, eta gaitz kutsakorren eragileak mikrobioak ere direla frogatu zuen.
  2. Jennerrek nafarreriaren gazuraren gainean egindako lanak aurreratu zituen, gazur immunizatzaileen kontzeptua eta antigorputz-antigeno erlazioa aurkitu baitzuen. Bera izan zen amorruaren eta karbunkoaren aurkako txertoak lehen aldiz erabili zituena.
  3. Ardoa, esnea eta beste elikagai batzuk gal ez daitezen, gai horiek berotzea proposatu zuen, horrela mikroorganismo pozoitsuak, eta batez ere tuberkulosiaren baziloa, hil edo indargabetzeko (teknika horri haren omenez pasteurizazioa deitzen zaio).
  4. Ardoaren hondakinetan agertzen den azido tartarikoaren ezaugarri optikoak aurkitu zituen. Aurkikuntza honek molekula batzuek duten isomeria optikoa aztertzeko bidea eman zuen.

Mikrobioei buruz atera zuen teoriaren eraginez, asepsia modu orokorrean erabiltzen hasi ziren.

Amorruaren aurkako ikerketak

aldatu
 
Pasteur Institutuaren eraikin zaharrena, Parisen. Han dago Pasteurren hilobia

Jakintza-alor ugari landu bazuen ere, Louis Pasteurren ekarpen baliotsuenak —dudarik gabe— mikrobiologiari lotuta daude, bera izan baitzen lehenengo txertoak erabili zituena eta immunitatearen oinarri teorikoak finkatu zituena. 1881ean karbunkoaren aurkako lehenengo txertoa erabili zuen, eta 1885ean amorruaren aurkakoa.

Azken gaixotasun horren ikerketa 1881ean abiatu zuen zientzialari frantziarrak. Infektatutako txakurrekin lan eginez, amorruaren birusak nerbio-sistema eta burmuina infektatzen zuela agerian jarri zuen. Era berean, burmuinetik isolatutako estraktuak untxietan inokulatuz animalia horietan gaitza sortzen zuela konturatu zen.

Lehenago karbunkoaren bakterioarekin egindako ikerketei esker, Pasteurrek mikrobio patogenoak moteldu edo ahuldu daitezkeela jakiten zuen. Horrenbestez, amorruaren birusaren birulentzia gutxitzen saiatu zen hildako untxien nerbio ehuna lehortzen. Animaliekin egindako saioetan Pasteurren txertoak bere eraginkortasuna frogatu zuen.

1885ean, txakur amorratu batek Joseph Meister haurrari koska egin zion. Umeak patu iluna zeukan eta hiltzera kondenatuta zegoen birusa bere burmuinera iritsiko zenean. Norbaitek Pasteurren berri eman zion familiari, eta zientzialari frantziarrak dilema gogor bati aurre egin behar izan zion: saiatuko zen umearen bizitza salbatzen gizakiekin inoiz probatu ez zen txerto batekin? Medikuekin mintzatu ondoren, mutikoari bere txertoa jarri zion. Tratamendua oso arrakastatsua izan zen, haurra sendatu zen, eta Pasteurren ospea Europa osora hedatu zen.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo loturak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Louis Pasteur