Pasaiako La Unión trainerua

Pasaiako La Unión trainerua 1921 eta 1922 urteetan Kontxako Banderan aritu zen Pasaia herriko trainerua izan zen.

La Unión
Herria Euskal Herria Pasaia, Gipuzkoa
Palmaresa 1 Kontxako Bandera
Pasaitarrak 1921eko Kontxako Banderarekin.

Historia aldatu

San Pedro eta San Juanek bat egin zuten talde indartsua osatzeko eta Manuel Arrillaga "Aita Manuel" izan zen patroia. 1921 hartan Orio zen faboritoa. Lehen jardunaldian oriotarrek 15 segundutako aldeaz irabazi zuten eta 16 segunduko aldeaz pasaitarrek bigarren igandean. Historiako alderik txikienetakoa dugu hau. Hala ere, egia esan, bi jardunaldien batura kontuan izanda, Donostiak egin zuen denborarik onena 1921eko edizio hartan, baina Donostia ez zen aritu ohorezko txandan bigarren jardunaldian (lehen biek bakarrik jokatzen zuten), eta garai hartan ohorezko txandan aritzen zenak bakarrik irabaz zezakeen bandera.

1922an formula errepikatu zuten baina oraingoan ez zuten arrakastarik izan. Lehenengo jardunaldian Getaria nagusitu zen eta bigarren postuan berdinduta gelditu ziren Donostia eta Pasaia. Ohorezko txanda nork jokatu behar zuen erabakitzeko bien arteko desberdinketa estropada jokatu zuten eta Pasaiak erraz irabazi zuen. Hala ere donostiarrek protesta egin zuten, estropada honetarako pasaitarrek Hondarribiako bi arraunlari sartu zituztela esanez, eta epaileek Pasaia kanporatu egin zuten.

Palmaresa aldatu

Kanpo estekak aldatu