Parviscopa Garai Ediakarikoan bizi izan ziren fosilen genero bat da. 580 eta 560 milioi urte artean bizi izan zen. Espezie bakarra ezagutzen da, Parviscopa bonavistensis.

Parviscopa
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaPetalonamae (en) Petalonamae
Generoa Parviscopa
[[|]]

Aurkikuntza eta etimologia

aldatu

2008 urtean aurkitu zen Ternuako Bonavista penintsulan dagoen Mistaken Point aztarnategian. H. J. Hofmann, S. J. O'Brien eta A. F. King paleontologoek deskribatu eta izendatu zuen[1]. Aztarnategi honetatik kanpo ez da beste inon aurkitu oraindik.

Parviscopa izenak "adaxkaz egindako erratz txikia" esan nahi du. Espeziearen bonavistensis izena aldiz aurkitu zen penintsularen omenez ezarria da[2].

Deskribapena eta bizimodua

aldatu

Parviscopa organismo sesila zen, lurrean itsatsita bizi zen eta uretan aurkitzen zituen elikagaiak hartzen zituen, iragazketa edo osmosi bidez. Horrelako organismoak bizi ziren tokia sakonegia zen izaki fotosintetikoek kolonizatzeko[3]. Bizpairu zentimetrotako luzera zuen. Ediacarako bizidun sesilek luma itxurako egitura bazuten ere, Parviscopak zuhaitzen tankera zuen. Honek egiten du berezia.

Taxonomia

aldatu

Fosil gutxi batzuk aurkitu dira eta beraz oraindik ez da filum zehatz batean kokatu. Primocandelabrum-ekin erlazionatu izan da[4], baina honek oina iltzatzen den disko basal bat agertzen du eta Parviscopak ez[2]. Zientzilari batzuek Parviscopa Primocandelabrum-en forma jubenila dela proposatu izan dute[5].

Erreferentziak

aldatu
  1. «Fossilworks: Parviscopa bonavistensis» fossilworks.org (Noiz kontsultatua: 2019-04-14).[Betiko hautsitako esteka]
  2. a b (Ingelesez) King, A. F.; O'Brien, S. J.; Hofmann, H. J.. (2008/01). «Ediacaran biota on Bonavista Peninsula, Newfoundland, Canada» Journal of Paleontology 82 (1): 1–36.  doi:10.1666/06-087.1. ISSN 0022-3360. (Noiz kontsultatua: 2019-04-14).
  3. «ScienceDirect» www.sciencedirect.com (Noiz kontsultatua: 2019-04-14).
  4. (Ingelesez) Narbonne, Guy M.; Mason, Sara J.. (2016/03). «Two new Ediacaran small fronds from Mistaken Point, Newfoundland» Journal of Paleontology 90 (2): 183–194.  doi:10.1017/jpa.2016.14. ISSN 0022-3360. (Noiz kontsultatua: 2019-04-14).
  5. Liu, A. G. (2011). Understanding the Ediacaran Assemblages of Avalonia: A palaeoenvironmental, taphonomic and ontogenetic study. Doctoral Dissertation, University of Oxford..

Kanpo estekak

aldatu