Italiako Alderdi Komunista

Partito Comunista Italiano» orritik birbideratua)

Italiako Alderdi Komunista (italieraz: Partito Comunista Italiano, PCI) Italiako alderdi politikoa izan zen.

Italiako Alderdi Komunista
Datuak
Izen ofiziala
Partito Comunista Italiano
Izen laburraPCI
Motaalderdi komunista
HerrialdeaItalia eta Italiako Erresuma
IdeologiaKomunismo.
Kokapen politikoaezker politiko
Jarduera
Kide kopurua1.264.790 (1990)
Honen parteNational Liberation Committee (en) Itzuli, Popular Democratic Front (en) Itzuli, Communist and Allies Group (en) Itzuli eta Cominform (en) Itzuli
Agintea
LehendakariaLuigi Longo (en) Itzuli, Alessandro Natta (en) Itzuli eta Aldo Tortorella (en) Itzuli
Idazkari orokorraPalmiro Togliatti, Luigi Longo (en) Itzuli, Enrico Berlinguer, Alessandro Natta (en) Itzuli eta Achille Occhetto
Egoitza nagusi
Prentsa-organoaL'Unità
GazteriaItalian Communist Youth Federation (en) Itzuli
Historia
Sorrera1921eko urtarrilaren 21a
Ordezkatzen duCommunist Party of Italy (en) Itzuli
Desagerpena1991ko otsailaren 3a
Koloreak    

1921eko urtarrilaren 21ean, Livornon, sortu zuten, Amadeo Bordiga eta Antonio Gramscik zuzendutako Italiako Alderdi Sozialistaren zatiketa bat izanik. Faxismoaren garaian legez kanpo utzia, erresistentzian lan egin zuen eta Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean, herrialdeko alderdi politiko nagusia izan zen. Mendebaldeko Europako alderdi komunista handien bilakatu zen, 1970eko hamarkadan botoen herena lortuz. 1991n desegin eta Partito Democratico della Sinistra (PDS) alderdiak ordezkatua izanik. Muturreko disidenteek, berriz, Partito della Rifondazione Comunista (PRC) sortu zuten.

Ideologia aldatu

Internazional Komunista barneko alderdi bezala sortu zen Italiako Alderdi Komunista. Estatu burgesa eraistea, kapitalismoa abolitzea eta komunismoa ezartzea, Lenin bezalako errusiar komunisten eredua jarraituz; garaiko sistema politikoari kontrajarriko zitzaion sistema bat zuten helmuga, horretarako iraultza zein proletalgoaren diktadura izanik beraien helburua lortzeko bidea.

Hala ere, urte batzuk beranduago, XX. mendearen bigarren zatian, inspirazio sobietikoa zuten tesiak albo batera utzi zituzten pixkanaka eta Eurokomunismoa beraien marra politiko bezala ezarri zuten mendebaldeko beste alderdi komunista batzuk bezala; Frantzian zein Espainian, esate baterako.

Historia aldatu

Italiako Alderdi Komunista Italiako alderdi politiko garrantzitsu bat izan zen, XX. mendeko ezker alderdi politikoan kokatzen zena.  Livornon jaio zen 1921eko urtarrilean Italiako Alderdi Komunista (Internazional Komunistaren italiar alderdia) izenpean, Amadeo Bordiga eta Antonio Gramsciren eskutik batik bat, azkeneko hau Italiako alderdi Sozialistako kongresuan emandako banaketa baten ondorioz sortuz.

 
Amadeo Bordigaren irudia.
 
Antonio Gramsciren irudia.

Bere sorkuntzatik 4 urtera; 1925ean, Benito Mussoliniren erregimen faxistaren eskutik legez kanporatua izan zen alderdia eta ia bi hamarkadetan zehar, ezkutuan eta ihesik egin behar izan zuten lan politikoa bertako militanteek. Horrez gain, Internazional Komunistarekin zenbait desadostasun izan zituen 1920-30 hamarkadetan zehar. 1943 urteko uztailean, Mussoliniren gobernuaren erorketarekin batera berreraiki zen alderdia,  Italiako Alderdi Komunista siglapean. Bigarren Mundu Gerran milaka militante komunistak gudukatu zuten aliatuen bandoarekin batera Alemaniarren okupazio naziaren aurka. Gerra ostean izugarriko ospea izan zuen alderdiak Italian, herrialdeko alderdi handiena izanik ia 2 milioi kideturekin. Palmiro Togliattik, garai hartako alderdiaren buruak,  gainontzeko alderdi demokratikoekin kooperazio politika bat ezarri zuen. Honek, influentzia handia izatea ekarri zion errepublika berriko instituzio berrien sorkuntzan.

Hainbat ministrorekin Italiako gobernuan parte hartu ondoren, Palmiro Togliatti 1947an kanporatua izan zen, izan ere, azken hau kanporatuz gero erraztasun gehiago zeuden Italia bloke estatubatuarrean zein OTANen sartzeko. Ordunik alderdia disolbatu zen arte,  (4 hamarkadaz zehar), Italiako Alderdi Komunista Italia  osotik bigarren boto gehienak lortu zituen alderdia izan zen eta nahiz eta maila nazionalean beti oposizioan izan, boto gehien lortu zituen alderdia izan zen Italia iparralde eta erdialdeko hainbat tokitan. 1970ko hamarkadara arte postulatu sobietikoei leial izan ziren arren, Sobietar Batasunaren eredu komunista alde batera utzi eta Eurokomunismoa hartu zuten beraien bide-orri mendebaldeko hainbat alderdi komunisten bezala; Frantziako Alderdi Komunista edota Espainiako Alderdi Komunista kasu. 1960eko hamarkada arte mendebaldeko alderdi komunista garrantzitsuena izan zen Italiako Alderdi Komunista  eta 1965an Indonesiako Alderdi Nazionalak milaka pertsona hil ondoren Indonesiako Alderdi Komunistaren desartikulazioa lortu ondoren, mundu kapitalistako alderdi komunista handiena bihurtu zen Italiako Alderdi Komunista.

Nahiz eta Italiako eskuin politikoak zein OTANek presio eta ospe-galtze prozesua martxan jarri Italiako Alderdi Komunistaren aurka (Gladio Operazio, besteak beste) hauteskundetan hautesleen laurden eta heren batera iristea lortu zuten. 1984. urtean alderdiaren historiarako garrantzitsuak izan ziren bi gertakari izan ziren; Enrico Berlinguer, Italiako Alderdi Komunistako buru ohiaren hileta zela eta,   Erromako kaleak hartu zituzten 1 milioi pertsonak, Italiako mugimendu komunistako indar erakustaldi handienetako bat izanik. Egun batzuen ondoren, Europar Parlamentuko hauteskundeetan, Italian boto gehien lortu zituen alderdia izan zen, ia 12 milioi bototako langa betez eta Europa osoko bigarren alderdi komunista bihurtuz hauteskunde demokratikoen bidez irabazten. Bloke sozialistaren erorkeraren ondoren, alderdiaren XX. Kongresuan desegin zen; Ezkerreko Alderdi Demokratikoa (sozialdemokrata) eta Komunismoaren Birfundaziorako Alderdia (komunista) izan ziren Italiako Alderdi Komunistaren ondorengoak.

PSI eta PCI alderdien arteko gerra kulturala 1976 eta 1978. Urteen artean egin zuen eztanda. Hainbat ziren bi alderdien desadostasunak bultzatu zituen faktoreak; Italia, Espainia eta Frantzian komunismotik sozialdemokraziara eraman ziren aldaketak, mendebaldeko komunismoak eurokomunismora eman zuen trantsizioa edota Antonio Gramsciren “hegemonia kontzeptuaren” inguruan egon ziren eztabaidak, esate baterako. 1977. Urtearen ondoren, Gramscik zabaldutako zenbait kontzepturen  (kultura, masa edo alderdi kultura gisa ulertuta) krisi garaia hasi zen, krisi prozesu hau ordea, langile mugimenduak Italian izandako krisiaren testuinguruaren barruan ulertu behar da.

Sorrera eta debekua aldatu

Italiako Alderdi Komunista Livornon sortu zen 1921eko urtarrilaren 21ean Italiako Alderdi Sozialistaren adar iraultzailearen eskutik. Adar horren buruek Amadeo Bordigak eta Antonio Gramscik, Italiako Alderdi Sozialistaren (IAS)  XVII. Kongresua egiten ari zirenean, Goldoni antzokitik atera eta kongresu konstituziogile bat sortu zuten San Markoko antzokiaren ondoan. Desadostasun hau IASko hainbat biltzarkideen zati handi batek  Internazional Komunistara atxikitzeko ezetzaren ondoren hasi zen.

 
Arditi del Popolo taldearen bandera.

Faxismoaren eta “alkandora beltzak” izeneko taldeen biolentziaren gorakada dela eta (militante, sindikatu eta egunkari ezkertiarren aurkako erasoak ohikoak bihurtu ziren) Italiako Alderdi Komunistak lanerako bulego ilegala sortu ziren 1921eko udaberrian. Italia osoan banatuta zeuden horrelako bulegoak eta bertako kideek oinarrizko formazio militarra jaso eta armak gordetzen zituzten (gehienak Kontseiluen Errepublikar Hungariar eta Iraultza Alemaniarrean jasotakoak). Horrez gain, aktibista komunistak, Arditi del Popolo izeneko erakunde ez alderdikari antifaxistan hartu zuten parte. 1921eko uztailean, gobernuan indar armatuen taldeko kideak baztertu zituen baina faxistak ez zituzten baztertu. 1923ko otsailean, berriz, Italiako Alderdi Komunistari ofentsiba polizial zabal bat bideratu zen, ondorioz, 1000 atxiloketa baino gehiago eman ziren, horietako bat Amadeo Bordiga buruzagia, besteak beste.

Alderdiaren lehengo deitura Italiako Alderdi Komunista izan zen (Internazional Komunistaren italiar alderdia). 1925eko azaroaren 5ean, Benito Mussoliniren alderdi faxistak Italiako Alderdi Komunista legez kanpokotzat jo zuen. Hala ere, alderdia klandestinitatean berreraikia izan zen, batzuek Italia bertatik eta beste batzuek berriz atzerrik, Frantzia eta Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunean, besteak beste.

Alderdi komunistako militanteak izan ziren gehienbat klandestinitatetik Mussoliniren erregimenari erresistentzia egin ziotenak. Azken hauek formakuntza hobeagoa zuten klandestinitateko ekintza horiek emateko beste alderdietako militanteak baino, izan ere, Alderdi Komunista beraren organizazioaren nolakotasuna  eta autoritateen partetik errepresioa jasan izanak lagunduta. Diktaduran zehar, Italiako alderdi komunistak sare klandestinoa elikatzen asmatu zuen; eskuorri zein egunkariak zabalduz edota sindikatu edota erakunde faxistetan infiltratuz. 1926 eta 1943 urteen bitartean  Italiako preso politikoen ¾ komunistak ziren.

PCdI-tik PCI-ra aldatu

1943ko maiatzaren 15ean Internazional Komunista disolbatu ondoren, PCdI-k Italiako Alderdi Komunista deitua onartzen du behin-betiko eta irailean faxismoaren eta okupazio nazioaren aurkako Askapen Nazionalerako Komiteetan hartu zuten parte.

Italiar Errepublikaren lehengo zatian Palmiro Togliattiren eskutik etorri zen Italiar Alderdi Komunistaren nagusitasuna. Palmiro Togliattik, proletalgoaren eskutik etorriko den botere demokratikoaren aldeko kontsignak defendatuko ditu eta Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistarekin harremanak sendotu zituen.

Italiako Alderdi Komunistaren sorreratik mafien aurkako borroka etengabea izan zen.[1] 1947ko Langilearen egunean, zenbait gaizkilek bilduta zeuden nekazari komunista batzuk eraso zituzten eta 11 pertsona hil zituzten.

1970eko hamarkada arte, Italiar alderdi Komunista nahiz eta bigarren boto gehien lortu zituen alderdia izan, Italian izandako gobernu desberdinen oposizioan ezarri zen.

Konpromiso historikoa aldatu

 
Enrico Berlinguerren irudi bat.

Italiako Konpromiso historikoa Enrico Berlinguer, Italiako Alderdi Komunistako idazkari nagusiak pentsatutako kontzeptu bat da. Italiak 1970eko hamarkadan zuen krisi soziala konpontzeko alderdi politiko guztien batasuna eskatzen zuen batasun nazionaleko gobernu bat osatzea zuen xede.

Lehenengo saiakera 1977an egin zen, Giogio Amendola komunista eta Ugo La Marfa politiko zentristaren bitartekaritzarekin, baina, demo-kristauen eta sozialdemokraten arteko desadostasunengatik porrot egin zuen lehen saiakera horrek. Hala ere, 1978an egoera aldatu egin zen Enrico Berlinguer, Bettino Craxi sozialdemokrata eta Aldo Moro demo-kristauen esker.

1978ko martxoan, Giulio Andreottik burututako gobernu demo-kristaua jaiotzen da. Nahiz eta Italiako Alderdi Komunistak ez zuen gobernuan parte hartu behar, bere babesa adierazi behar zion gobernuari. Hala ere, babes horri uko egitea erabaki zuen Berlinguerrek, gobernuan Antonio Bisaglia bezalako antikomunistak parte hartzen zutelako.

Egoera aldatu egin zen berriz ere konfiantza mozioa bozkatu behar zen egunean Aldo Moro bahitu zutelako Brigada Gorriek. Honen aurrean, Italiako alderdi komunistak Brigada gorriek komunista eta demo-kristauek egindako itunaren aurkako erasoaren aurrean  botazioan abstenitzea erabaki zuten, konpromiso historikoa mantenduz.

Oposiziora itzulera aldatu

Mororen hilketaren ondoren, oposiziora itzuli zen Italiako Alderdi Komunista. Auziak Giovanni Leone presidentearen dimisioa ekarri zuen eta Sandro Pertini izendatu zuten presidente Parlamentuaren gehiengo handiarekin, izan ere, sektore politiko guztiei atsegina zitzaien hautagaia baitzen. Nahiz eta hasieran Enrico Berliguer gustura azaldu presidente berriarekin, izan ere, Andreottik ez dimititzeaz gain, Italiako Alderdi Komunistarekin erlazio denak moztu zituen. Hau honela, konpromiso historikoaren etapari amaiera eman zion Italiako alderdi komunistak eta ez zuen inoiz gehiago gobernuan parte hartuko.

Pio La Torre diputatu komunista hil zuen mafiak 1982ko apirilean. Hilketaren arrazoia zen lege berri bat egiten ari zela delitu mota berri bat ezartzeko Italiako sistema judizialean, tribunalei mafiosoen ondasunak bahitzea onartzen ziona.

 
Achille Occhettoren irudia.

Italiako Alderdi Komunistaren disoluzioa eta PDS-aren jaiotza aldatu

Berlingo harresia erori eta hiru egunetara, 1989ko azaroaren 26an, Anchille Occhetto idazkari komunista nagusiak Italiako Alderdi Komunistak sozialdemokrazia europarrera gerturatzeko nahiak esposatu zituen.

Sobietar Batasunaren krisia behatu ondoren beharrezkoa ikusi zuen Occhettok alderdi berri bati hasiera emango dion kongresu bat konbokatzea. Honen aurrean, gatazka handi bat sortuko da militante komunisten artean, izan ere, horietako asko ez baitzeuden beraien idazkari nagusiarekin batere ados.

Hala ere, proiektua hasita zegoen jadanik eta 1991ko otsailaren 3an, Italiar Alderdi Komunistaren XX. Kongresu Nazionalean eman zioten amaiera. Erabakia ez zen izan gustukoa Alderdiaren ezker hegala osatzen zuten militanteentzat eta Komunismoaren Birfundaziorako Alderdia sortuko dute. Ondoren, Komunismoaren Birfundaziorako Alderdian bereizketa bat egon eta Italiar Komunisten Alderdia sortu zuten, alderdi komunistaren sigla berdinak izaki.

Buruzagiak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Italieraz) «Histoire des luttes contre la mafia» Centro Siciliano di Documentazione "Giuseppe Impastato" - Onlus 2015-03-02 (Noiz kontsultatua: 2023-07-08).

Kanpo estekak aldatu